Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2015-02-25 × 

Gipuzkoako errepide bidezko bidaiarien garraio publiko erregularreko zerbitzuen Araudia

2015ko otsailak 25ean Gipuzkoako garraioaren lurralde agintaritzaren barruan dauden Gipuzkoako administrazioen esparruko errepide bidezko bidaiarien garraio publiko erregularreko zerbitzuak bateratzeko araudia argitaratu da GAOn. Elkartuk elaborazioan parte hartu du, garraio publikoan irisgarritasun unibertsala eta ezgaitasuna duten pertsonen erabilera aukera berdintasunean bermatzeko ekarpenak aurkeztuz.

Araudiaren I Tituluan irisgarritasun unibertsala aipatzen da eta hurrengoak bezalako aspektuak jasotzen dira: irisgarritasuna sustatzen duten elementuak, irisgarritasuna eta mugikortasuna bermatzea, mugikortasun murriztua duten bidaiarien definizioa, mugikortasun murriztua duten bidaiariak sartu-irtetea, ibilgailuan erreserbatuta dauden eserlekuak eta espazioak, mugikortasun murriztua duten bidaiarien tarifa-araubidea, etab.

Laburbilduz, mugikortasun murriztua duten bidaiariei dagokionez hurrengo araudia ezartzen da:

* Mugikortasun murriztua duten bidaiariak ibilgailuan sartu eta bertatik jaitsi ahal izango dira erosoen zaien atea erabilita.

* Aulki gurpildunetan lekualdatzen diren pertsonek lehentasuna izango dute ibilgailuan sartzeko orduan, haur-kotxe eta aulkien edo bizikleten aurretik, betiere horiek jadanik ibilgailuaren barruan ez badaude.

* Ibilgailuaren tamainaren arabera, gurpildun aulki bakarra edo gehienez ere bi aulki sartu ahal izango dira.

*Mugikortasun murriztua duten bidaiarientzat erreserbatutako eserlekuetan mugikortasun murriztua duen pertsonaren bati plaza uzten ez dioten bidaiariak eserita badaude, gidariak eskatuko die eserleku erreserbatu horiek erabili behar dituzten bidaiariei uzteko.

*Itsuek eta aulki gurpildunetan lekualdatzen diren pertsonek euren segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko beharrezko laguntza emateko gai den hirugarren pertsona batek lagunduta bidaiatu ahal izango dute. Laguntzaile horrek doan bidaiatuko du.

Bestalde, Erreglamendu honi segimendua egiteko Jarraipen-Batzordea sorten da, honen aplikazioa azteru eta ebaluazioa egiteko, eta bertan irisgarritasuna edo mugikortasuna mugatua duten pertsonen bi ordezkariren partaidetza aurreikusten da.