Eusko Legebiltzarrak desgaitasuna duten pertsonen artean lan-arrunta sustatzeko neurriak eskatu ditu
Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak, martxoak 16an egindako saioan, desgaitasuna duten pertsonek laningurune ireki, irisgarri eta inklusibo batean lan egiteko eskubidea bermatzeko neurri desberdinak hartzko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari aho batez. Zehazki, neurri hauek jasotzen ditu akordioak:
- “Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio berma dezala dibertsitate funtzionaleko pertsonen enplegua lortzeko eskubidea, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren 27. Artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta, zehazki, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onesten duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 42. artikuluan ezarritako erreserba-kuota betetzeari dagokionez.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio egin dezala, dibertsitate funtzionaleko pertsonekin lotura duten gainerako erakunde eta entitateekin, dibertsitate funtzionaleko pertsonen enplegueta gizarteratze-laneratzeko entitate ordezkagarriekin, bai eta gizarte-eragile guztiekin eta Arartekoarekin ere, gogoeta integral bat, bai eta berrordenatze sakon bat ere, pertsona horien enpleguari buruz eta etorkizunean hartu beharreko neurriei buruz, hobetze aldera nola kolektibo horren enplegagarritasuna hala haren kontratazioaren sustapena enplegu arrunt, autoenplegu eta enplegu publikoko modalitateetan edo Enplegu Zentro Berezien bidez.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio abiaraz ditzala mekanismoak langileek enplegu arrunta gradualki lortzeko helburuaren betetze-maila jarraitzeko eta ebaluatzeko, bai eta neurri efektiboak ere aurrerapausoak emateko dibertsitate funtzionaleko pertsonen laneratzean enplegu modalitate honetan, merkatu eta laningurune ireki, inklusibo eta irisgarri gisa.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Lan Ikuskaritzak biderkatu dezala ikuskatze-kopurua eta, hori ahalbidetzeko, handitu dezala gaur egungo araudia betetzen dela bermatuko duten ikuskatzaileen kopurua, nola erreserba-kuota betetzeari dagokionez hala araudi horren aplikazioak izan ditzakeen salbuespenak, halakorik balego, ordezko neurrien bitartez alditik aldira egiaztatze eta arrazoitzeari dagokionez.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio dibertsitate funtzionaleko pertsonek jaso ahal dezatela lan-orientazioa, gainerako herritarrek bezala eta baldintzaberdintasunean, zuzenean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez edo eta orientazio- eta bitartekaritza-lan hori egiten duten entitate laguntzaileen bitartez, dibertsitate funtzionaleko pertsonen artean enplegu arrunta sustatzeko helburuarekin.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio neurriak hartu eta baliabideak jar ditzala dibertsitate funtzionaleko pertsonak lan-merkatu arruntera sartzea bultzatzeko, eta, halaber, jarrai dezala neurriak aplikatzen sustatze aldera empresa arruntetako kontratazioak, enplegu-zentro berezietatik enplegu arruntera igarotzea, aukera-berdintasun efektiboa enplegu arrunta lortzea erraztera zuzendutako orientazio- eta prestakuntza-prozesuetan, enpresentzako laguntza efektiboak lanpostuak egokitzeko, enplegu publikoa lortzea sustatzea, bai eta hari eustea ere, praktiketarako sarbidea, ekintza positiboko neurriak autoenplegua sustatzeko dibertsitate funtzionaleko pertsonen artean, erreserbakuota betetzearen salbuespenen egiaztatze efektibo eta eguneratua ordezko neurrien bitartez, etab.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bultza dezala dibertsitate funtzionaleko pertsonek enplegu arrunta lortzea gizarteratzea bermatzeko funtsezko elementu bat bezala. Horretarako, enpleguzentro bereziak baliabide bat bezala hartuko ditu dibertsitate funtzionaleko pertsonentzat –hori behar dutenentzat– enplegagarritasunarekin lotutako trebetasunak eta gaitasunak handitzeko, dibertsitate funtzionaleko pertsonen enplegurako eskubidea bermatzea xede izango duten inklusio-politika unibertsalen markoan.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bultza dezala bereziki enplegu arrunta lortzea, batik bat lehenengo esperientzietan, enpleguan jarraitzea eta egonkortzea ahalbidetzeko behar den prestakuntza praktikoa eskuratzeko bide bat bezala.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezinbestekoa izan dadila erreserba-kuota edo kasua hori bada ordezko neurriak betetzen direla egiaztatzea kontratu publikoak, diru-laguntzak edo onura fiskalak lortzeko, indarrean den legemarkoan ezarritakoan oinarrituz".
elkartuk positiboki baloratzen du Eusko Legebiltzarraren posizionamendua, gaur egungo lan-ereduaren inguruan gogoeta sakona eta berrordenatze baten apostua egiten bait du, desgaitasuna duten pertsonek lan-ingurune ireki, irisgarri eta inklusibo batean lan egiteko eskubidea bermatzeko helburua lortzearen bidean, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioak ezartzen duen bezala.