Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2021-06-28 × 

Etxebizitza eta desgaitasuna duten pertsonei buruzko partaidetza prozesua

elkartuk (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) parte-hartze prozesu bati ekin dio, etxebizitzak diseinatzeko moduari buruzko informazioa eta proposamenak biltzeko, desgaitasunen bat duten pertsonen autonomia pertsonala eta bizitza independentea sustatze aldera.

Horretarako, galdetegi bat egin dugu, eta bertan jakin nahi dugu zer iritzi duzun eta zer ekarpen egiten dituzun etxebizitzako gela eta elementu ezberdinei buruz, bai desgaitasuna duten pertsonek aurkitzen dituzten arazoei dagokienez, bai egin beharko liratekeen hobekuntzei edo berrikuntzei dagokienez.

Galdetegiaren bidez emandako informazioa jaso eta sistematizatu ondoren, tailer bat antolatuko dugu on-line, etxebizitza batek bete behar dituen ezaugarrien azterketan sakontzeko, bai irisgarritasun-baldintzei dagokienez, bai laguntza-produktuen eta gailu teknologikoen eskuragarritasunari dagokionez, desgaitasuna duten pertsonek bizimodu independentea izateko eskubidea berma dezaten.

Galdetegia hurrengo loturan aurkitu dezakezu: https://forms.office.com/r/X6tLB5hjy7

 


Eskerrik asko zure laguntzagatik!