Enpleguari buruzko Behaketa Orokorrari egindako ekarpenak
Elkarteanek Behaketa Orokorreko Proiektuari ekarpenak egin dizkio desgaitasuna duten pertsonek lanerako eta enplegurako duten eskubideari buruz (Nazio Batuen Konbentzioaren 27. artikulua); Izan ere, horixe lantzen ari da Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Batzordea.
Zehazki, honako hau eskatu diogu Batzorde horri:
- Estatu guztiek 27. artikulu hau interpretatzen eta aplikatzen dutela ziurtatzea, desgaitasuna duten pertsonen enplegua bermatzeko lan-ingurune ireki, irisgarri eta inklusiboetan, enplegu babestua sustatzera bideratutako lan-politikak baztertuz, desgaitasuna duten pertsonen gizarte-bereizketa indartzen baitute.
- Lan-ingurune ireki, irisgarri eta inklusiboetan enplegu duina lortzeko aukera esplizituki aitortzea, bizimodu independentea izateko eta komunitatean parte hartzeko dugun eskubidea gauzatzeko ezinbesteko baldintzetako bat baita.
Zehaztasun gehiago ezagutzeko, edo desgaitasunaren inguruko berri gehiago irakurtzeko, Elkarteanek (Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea) argitaratutako Elkarte aldizkariaren azken zenbakia kontsulta dezakezu.