Enplegu Publikoko Eskeintza Hezkuntzan
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak deialdia egin du Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitzen dira, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.
Guztira, 1.148 lanpostu eskainiko dira, A-1 azpitaldekoak (Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa) eta A-2 azpitaldekoak (Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa). Plaza guztiek dute irakaskuntzako lanpostuen 2. hizkuntza-eskakizuna.
Lanpostu horietatik 550 txanda irekirako izango dira (A txandarako); 80, desgaitasuna dutenentzat gordetako txandarako (B txandarako), eta 518, goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera iristeko prozedurarako (D txandarako).
Desgaitasuna duten izangaiek horren berri eman beharko dute eskabidean, dagokion laukian, eta probak egiteko denborari eta baliabide materialei dagokienez zer egokitzapen behar duten ere adierazi beharko dute, era horretan gainerako izangaien baldintza berberetan jardun ahal izan dezaten. Eskabidean horretarako utzitako eremuan ezin bada behar bezala adierazi zer egokitzapen behar duten, erantsitako orrian adieraziko da.
Informazio gehiago, Hezkuntza Sailiaren webgunean.