Enplegu publikoko eskaintza: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuneko Goi Mailako Teknikaria
Gipuzkoako Foru Aldundiko karrerako funtzionarioen plantillako Ogasuneko goi mailako teknikarien hogeita hamabost plaza txanda librean eta lehiaketa- oposizio bidez betetzeko hautapen prozesuaren deialdiaaren oinarriak argitaratu dira.
Lau plaza gordeko dira desgaitasuna duten pertsonentzat. Erreserba honen ondorioetarako, desgaitasuna duten pertsona-tzat hartuko dira % 33ko edo hortik gorako desgaitasun gradua dutenak.
Desgaitasuna dutenek modalitate batean soilik parte har dezakete, izaera orokorrekoan edo desgaitasuna dutenentzat gordetakoan.
Izangai batek zein modalitatetan parte hartu nahi duen berariaz adierazten ez badu, edo bi aukerak hautatu baditu, izaera orokorreko modalitatea hautatzen duela ulertuko da.
Desgaitasuna duen pertsonaren batek desgaitasuna dutenentzat gordetako erreserba kupoan parte hartzen badu ere, dagozkion ariketak gainditu ondoren plazarik lortzen ez badu, baina bere puntuazioa izaera orokorreko modalitatean parte hartu duten izangai batzuena baino handiagoa bada, izaera orokorreko modalitatean sartuko da, puntuazio hurrenkerari jarraituz.
Desgaitasuna dutenentzat gordetako plazetatik bete gabe geratzen direnak izaera orokorreko plazen kupoari gehituko zaizkio. Hala ere, desgaitasuna duten pertsonentzat gorde den eta pertsona horiek bete duten plaza kopurua ez bada iristen deitutako plaza kopuruaren % 3ra, bete gabe geratu diren plazak hurrengo enplegu publikoko eskaintzako erreserba kupoari gehituko zaie, % 10eko mugapean.
Eskaerak aurkeztu ahal izango dira deialdia eta oinarriak Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta, gehienez, deialdiari buruzko iragarkia Estatuko AldizkariOfizialean argitaratzen denetik 20 egun naturaleko epea amaitu arte.