elkartuz Topaketa “Irisgarritasun unibertsala. Berdintasuna urratsez urrats”
elkartuk ekainaren 20an Tabakaleran (Kutxa Kultur plaza, 4. solairua) egingo den “Irisgarritasun unibertsala. Berdintasuna urratsez urrats” izena eman diogun elkartuz Topaketako bigarren edizioa antolatzen du.
Topaketaren ardatz nagusia 1997an onartutako Irisgarritasunaren Sustapenerano Legea izango da; hogei urteotan eman diren aurrerapausoak eta etorkizuneko erronkak izango ditugu hizpide.
elkarturen hitzaldiak irisgarritasun politikek elkarte mugimenduaren ikuspegitik izandako bilakaerari helduko dio; Consuelo del Moral Ávila, Granadako Unibertsitateko Irisgarritasun Unibertsal Saileko Ikertzaile eta zuzendariak, ondare-ondasun eta irisgarritasunaren arteko lotura aztertuko du; azkenik, mahai inguru tekniko batek irisgarritasun unibertsalean urratsak emateko zeharkako erronak izango ditu aztergai. Topaketaren ponentziak eta edukia Egitarauan dituzu eskuragarri.
Desgaitasuna duten pertsonak, erakunde publikoak, irisgarritasun-politiketan ardura duten pertsonak, hirugarren sektore sozialaren erakundeak eta orokorrean Jardunaldian aztertu eta eztabaidatuko diren gaietan interesa duten pertsonei gonbidapena luzatzen diegu.
Bertaratu nahi duen pertsona orok ekainaren 16ra arte izena emateko aukera izango du -derrigorrezkoa da aurrez izena ematea-. Horretarako hainbat aukera daude: formularioa betetzea; elkartu@elkartu.org helbidera idaztea; edota, 943 316 770 telefonora deitzea.
ESPERO ZAITUGU!