Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2016-05-23 × 

elkartuz Topaketa “Aniztasunatik berdintasunera”

“Aniztasunatik berdintasunera” izenburuarekin eta Donostiako Tebakalera eraikinan ekainak 9an ospatuko den Jardunaldia antolatu du elkartuk. Bertan, desgaitasuna duten pertsonen aukera berdintasuna bermatzeko eta erabateko gizarte inklusiboa lortzeko beharrezkoak diren neurriak aztertuko dira.

Jardunadian “Gipuzkoako desgaitasun fisikoa duten pertsonen egoera eta beharrizanei buruzko azterketa-diagnostikoa” aurkeztuko da, elkartuk azken hiru urteotan zehar gauzatutako ikerketa proiektua, eta desgaitasun-politiken azterketa egin, eta desgaitasun fisikoa duten pertsonen eskubideen gauzatzea lortzeko hartu beharreko neurriak proposatzea helburu duena.

Alderdi hauek aztertu eta balioztatu ditu ikerketa-proiektuak: elkarrizketatuen profil soziodemografikoa; desgaitasuna eta mendekotasuna; desgaitasuna duen pertsonaren ohiko bizilekua eta eguneroko bizimoduko oinarrizko jardueretarako laguntza; hezkuntza/trebakuntza; lan-egoera; egoera ekonomikoa; mugikortasuna sustatzeko eta laguntzeko produktuak; aisialdia eta partaidetza soziala; garraioa; osasunaren zaintza; bazterketa sozialaren diagnostikoa; generoaren eta desgaitasun fisikoaren pertzepzioa.

Manu Lezertua Arartekoak parte hartuko du Jardunaldian ere “Euskadiko desgaitasuna duten pertsonen eskubideen bermea” izenburua izango duen ponentzia batekin. Aldi berean, eztabaida-mahai bat antolatu da “Desgaitasuna duten pertsonen inklusioaren dimentsioak” gaia aztertzeko, eta bertan Fernando Fantova, Luis Sanzo, Raquel Barroso, Joseba Zalakain eta Sagrario Iturratek hartuko dute parte.

Desgaitasuna duten pertsonak, erakunde publikoak, desgaitasun-politiketan ardura duten pertsonak, hirugarren sektore sozialaren erakundeak eta orokorrean Jardunaldian aztertu eta eztabaidatuko diren gaietan interesa duten pertsonei gonbidapena luzatzen die elkartuk.

Jardunaldiaren informazio gehiago eskuratzeko eta izen-ematerako, Programa kontsultatu daiteke.