elkarturen agerraldia Gipuzkoako Batzar Nagusietan turismo irisgarriaren inguruko posizioanamendua azaltzeko
elkartu Gipuzkoako Batzar Nagusietan Gipuzkoako Turismo-Ereduari buruz eratutako ponentzian agertu da turismo irisgarriaren inguruan bere posizionamendua azalzeko, eta turismo-baliabide eta zerbitzu guztietan pertsona orok sarbidea izan eta gozatzeko eskubidea bermatzeko neurriak defendatu ditu.
Desgaitasuna duten pertsonek turismoan aukera berdintasunean parte hartzeko duten eskubidea aitortzen duten nazioarteko, estatuko eta erkidegoko araudia aztertu ondoren, Gipuzkoako Lurraldean dauden tresna eta dokumentu estrategikoetan (web gune ofizialak, turismoko plan zuzendariak, turismoko gidak, etab.) turismo irisgarri/pertsona guztientzako turismo arloan dauden gabeziak azaldu dira.
Halaber, elkartuk hainbat datu patekatu ditu (Espainiako Turismo Irisgarritasun Unibertsalaren Behatokia, 2017), eta bereziki:
- Desgaitasuna edo behar bereziren bat duten turistek behar berezirik ez dutenek baino %28a gehiagoko gastua egin zuten azken bidaian.
- Azken bidaiaren denda eta komertzioen irisgarritasun baldintzak 5,8ko balorazioa jasotzen dute, azpiegitura eta zerbitzu publikoena 5,9koa eta turismo bulegoena 6,0koa.
- Gurpil aulkientzat irisgarriak direnak esaten duten jatetxeen %45,1ak eta hotelen %31ak ez dute sarrera mailan berdinean edota sarrerak oztopoak ditu.
- Gurpil aulkientzat irisgarriak direnak esaten duten hotelen %18,9ak eta jatetxeen %5,9ak bakarrik dute jendeari harrera emateko leku irisgarria, eta turismo bulegoen artean, %34,4ak.
- Hotelen %14,6ak bakarrik eskeintzen dituzte laguntza produktuak bezeroei (%93,3ª hondartza duten lekutan duade).
Bestalde, elkartuk Gipuzkoako turismo politiketan irisgarritasin unibertsala eta aukera berdintasunaren printzipioak barneratzeko hainbat neurri planteatu ditu, eta bereziki:
- Turismo irisgarri/pertsona guztientzako turismoaren aldeko konpromiso institucional eta politikoa turismo-baliabide eta zerbitzu guztietan pertsona orok sarbidea izan eta gozatzeko eskubidea bermatzeko.
- Turismo Irisgarriaren aldeko Plan bat burutzea Gipuzkoan, gaur egungo konpromiso, politika eta neurrietan arlo honetan dauden gabeziak gainditzeko.
- Turismo irisgarria/pertsona guztientzako turismoaren balio jartzea biztanleriaren bilakaera demografikoa eta jasangarritasun eta kalitate printzipioetan oinarritutako turismo politikak kontuan hartuta.
- Turismo baliabide eta zerbitzuen irisgarritasun baldintzen informazio benetako eta eraginkorra bermatzea.
- Gipuzkoako turismo politiken gobernantzan, eta bereziki Gipuzkoako Turismo Mahaian, desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen duen hirugarren sektorearen partaidetza sustatzea, turismo irisgarri/pertsona guztientzako turismo arloan neurriak hartzea bermatzeko.
Azken batez, elkartuk Gipuzkoako Lurraldearen irisgarritasun unibertsal baldintzak bermatzeko lanean jarraitzeko borondate eta konpromisoa azaldu du, baita aldundiaren eta herrien turismo politiketan baliabide eta zerbitzu guztietan pertsona guztien sarbidea eta parte hartzeko eskubidea bermatzearen aldeko ikuspegia barneratzeko ere.