elkartuk helegitea aurkeztu du mendekotasunaren prestazio ekonomikoak arautzen dituen Foru Dekretu berriaren aurka
elkartuk helegite administratiboa aurkeztu du Gipuzkoan mendekotasunaren prestazio ekonomikoak arautzen dituen Foru Dekretu berriaren aurka, izan ere diskriminazioa eragiten du desgaitasuna duten pertsonengan zaintzak eta laguntza emateko ezgaitasun-presuntzioa ezartzean, ondorioz mendekotasun egoeran dagoen pertsona baten profesionala ez den zaintzaile izateko eskubidea urratuz prestazio ekonomikoa jasotzeko.
24/2017 Foru Dekretuak, abenduaren 12koa, profesionala ez den zaintzaileari hurrengo baldintza ezarten dio Familia inguruneko zaintzetarako zein profesionalak ez diren zaintzaileei laguntzeko prestazio ekonomikoa eskuratzeko: "behar adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea, bere kabuz modu egokian emateko mendeko pertsonak behar dituen zaintzak eta laguntza. Aurrekoaren ondorioetarako, zaintzailea ezingo da izan mendekotasuna aitortua duen pertsona, baliaezintasun handiko pentsioa edo beste pertsona baten laguntza beharra aitortua duena; era berean, ezingo du izan % 65 eko desgaitasuna edo handiagoa".
elkarturen ustez desgaitasuna duten pertsonen nazioarteko Konbentzioak jasotzen dituen printzipio eta eskubideen aurka dagoen diskriminazio kasu argi bat sortzen da, desgaitasuna duen pertsona bat izatekotan ezgaitasun presuntzioa jasotzen bait da profesionala ez den zaintzaile izateko; halaber, udaleko gizarte zerbitzuek mendeko pertsonaren beharrak betetzeko egokia den ala ez adierazten duen txostena jasotzeko eskubidea urratzen da, beste herritarrak ez bezala.
Foru Dekretu berriaren erakusketa publikoan aurkeztutako ekarpenak aurkeztu ondoren, helegite honen bidez desgaitasuna duten pertsonen eskubideak defendatzen jarraitzen dugu, bai zaintzak behar dituzten mendekotasun egoeran dauden pertsonen ikuspuntutik, bai desgaitasna izan arren zaintzak emateko erabateko gaitasuna duten pertsonen ikuspegitik.