Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2016-01-24 × 

elkartuk helegitea aurkezten du Atotxako autobus geltokiaren jarduera Proiektua onartzen duen erabakiaren aurka

elkartuk berraztertze-helegitea aurkeztu du Donostiako Udalaren Gobernu Batzarrak 2015eko abenduak 9an egindako bileran Atotxako autobus geltokiaren eta aparkalekuaren exekuzio eta jarduera Proiektua onartzen duen erabakiaren aurka.

Autobus geltokiaren beharrezko baldintzak elkarrizketa eta elkarlanaren bitartez bermatzen saiatu arren, eta irisgarritasun unibertsalaren eskubidea defendatzeko eta sustatzeko duen ardura kontuan hartuta, elkartuk “aurkeztutako proiektua irisgarritasuna sustatzeko indarrean dagoen araudiari egokitzen zaiola” ondorioztatzen duen udal akordioaren aurka helegitea aurkeztu behar izan du.

Adostutako erabakiarekin eta irisgarritasun-araudiaren ustezko betetzea justifikatzeko erabilitako argudioekin bat ez datorrenez Federazioa, berraztertze-helegitea geltokiaren irisgarritasun unibertsala bermatzeko beharrean oinarritzen da, hau da, aurreikusitako darsena guztiek, eta ez bostetan besterik, irisgarritasun baldintzak betetzea. Horretarako, garraioan, ibilgailuetan zein azpiegituretan, irisgarritasun unibertsalaren printzipioa eta irisgarritasun baldintza teknikoen inguruko nazioarteko, estatuko eta erkidegoko araudiak aipatzen dira.

Zehazki, lekualdaketa bertikaleko plataforma jasotzaileen araudia, sartzeko eta irteteko eremuen neurriak, eraikin nagusia eta dársena bakoitzaren arteko ibilbide irisgarrien beharra, edo autobus guztiak irisgarriak izateko eta ondorioz dársena irisgarrietan aparkatzeko betebehar logikoa jasotzen dira.

Halaber, Arartekoaren 2015R-1595-15 Ebazpena, 2015eko azaroaren 25ekoa , aipatzen da, izan ere proiektuak irisgarritaun unibertsalaren printzipioa urratzen duela uste du, izan ere “kasu honetan dartsena erreserbatuen kopuru zehatza jaso ez duen arauaren helburuari men eginez, dartsena irisgarrien kopuruan mugarik egonez gero, horrek berdintasun printzipioa urratuko luke”, eta ondorioz gomendatzen zaio Donostiako Udalari “Izapidetzen ari den autobus geltoki berriaren arkitektura eta jarduerari buruzko proiektua berrikustea, dartsenetarako aurreikusitako diseinuari dagokionez. Irisgarritasun unibertsalerako printzipioa bermatzeko aldarazpen bat onestea, gure antolamendu juridikoan irisgarritasunerako ezarritako baldintza teknikoak egokituz, betiere eraikin nagusiaren interkomunikazioa bermatzeko dartsena bakoitzeraino ibilbide irisgarrien bidez, betiere eskubideen zinezko berdintasun printzipioari eta giza dibertsitatearekiko begiruneari jarraituz”.

Donostiako Udalakaurkeztutako helegite administratiboa onartu eta adostutako akordioa autobus geltokiaren irisgarritasun unibertsala bermatzeko beharrezko neurriak gauzatuz zuzentzea espero du elkartuk. Halaber, prest dago eskumenak dituzten eragile guztiekin aktiboki lan egiteko irisgarritasun araudia betetzen duen konponbide bat adosteko, hiritar guztiek azpiegitura aukera berdintasunean erabili dezaten, eta denbora gutxi barru Donostia darsena guztiak irisgarriak ez diren geltoki bat duen Euskadiko hiriburu bakarra izatea galerazteko.