ELKARTEANek Euskadin desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako baliabideen gidaren eguneratzea argitaratu du
ELKARTEAN Euskal Autonomia Erkidegoan Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Konfederazio Koordinatzaileak, elkartu, Eginaren Eginez eta Fekoor elkarteek batzen dituenak, bai eta 16.000 pertsona baino gehiago ordezkatu ere, Euskadin desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako baliabideen gidaren eguneratzea argitaratu du, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzaz.
Gidahonetan, Euskadin desgaitasun fisikoa duten pertsonek eskubide osoko herritar gisa jaso ditzaketen baliabide, laguntza eta diru-laguntzak jasotzen ditu. Gainera, inguruneko prestazio eta baliabideei buruzko orientazioan gizarte-eremuan, lanbidea dela eta, inplikatuta dauden pertsona guztientzako informazio-iturria da. Dokumentuak baliabide eta laguntzen oinarrizko informazioa eta orokorra jaso du: identifikazioa, definizioa, edukia eta harremanetarako erreferentzia, kasu bakoitzean, beharrezko informazioa eguneratu edo zabaltzeko. Gida honetan jaso diren informazio eta orientazioak orokorrak dira, ez du erantzunik garatzen kasu berezietarako.
Dokumentuak honako informazio hau jasotzen du: informazio- eta orientazio-zerbitzuak; balorazio- eta aitorpen-prozedurak; arreta goiztiarreko eremuko baliabide eta laguntzak; enplegu-eremuko baliabide eta laguntzak; etxebizitza-eremuko baliabide eta laguntzak; osasun-eremuko baliabide eta laguntzak; garraio-eremuko baliabide eta laguntzak; gizarte-segurantzako pentsio eta prestazioen eremuko baliabide eta laguntzak; familia/zaintzaileen eremuko baliabide eta laguntzak; fiskalitate-eremuko baliabide eta laguntzak; justizia-eremuko baliabide eta laguntzak; gizarte-inklusiorako prestazio ekonomikoen eremuko baliabide eta laguntzak; autonomiarako eta mendekotasunaren arretarako sistemako prestazio ekonomikoen eremuko baliabide eta laguntzak; laguntza-produktuen eta laguntza teknikoen eremuko baliabide eta laguntzak; autonomia pertsonalerako eta bizitza independenterako gizarte-zerbitzuen sistemaren baliabide eta laguntzak.
Gidaeskuragarri dago elkartu ren egoitzan (Ondarreta Pasealekua 5, behea - Donostia), eta web orrian ere kontsultatu eta deskargatu daiteke.