Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2021-11-30 × 

Elkartean-ek Bizitza independentea izateko gida: non, nola eta norekin bizi erabakitzeko baliabideak eta aukerak gida argitaratu du

Elkartean-ek, Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzaileak, Bizitza independentea izateko gida: non, nola eta norekin bizi erabakitzeko baliabideak eta aukerak gida argitaratu du. Elkartean elkarteak argitaratzen duen hirugarren gida da, aurrez beste bi argitaratu ditu: Jabetza horizontalaren eta Emakumeak eta berdintasunaren inguruan. Dokumentua Elkarte Koordinatzailearen webgunean (www.elkartean.org) kontsultatzeko aukera izango da.

Gida berriaren xedea da desgaitasuna duten pertsonei eta hainbat arlotako informazioa, aholkularitza eta orientazioa eskaintzen dieten profesionalei laguntzeko erreminta ematea. Dokumentu dibulgatiboa da, erabilgarriak izan daitezkeen eta egun indarrean dauden laguntza, baliabide eta aukerak eskura jarri nahi dituena, eta Elkarteaneko arduradunek nabarmendu dutenez, “bizitza independentea izateko mesedegarriak edo lagungarriak direnak”.

Baina, batez ere, desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzera dator “kolektiboa ahaldunduntzeko erremintak eskainiz. Hori lortzeko ezinbestekoa zaigu gaur egun dauden baliabideak eta aukerak eskura jartzea, kolektiboaren eta haiekin lana egiten duten profesionalen eskura. Gure asmoa da guztiei bizimodu independentea lortzeko bidean ikuspegi globalagoa, zabalagoa eta zeharkakoagoa ematea”. Finean -jarraitzen dute Elkartean-etik-, “desgaitasuna duten pertsonek bizimodu independentea izateko eta komunitatean bizitzeko daukaten eskubidea ahalbideratuko duen eskubidea aldarrikatu nahi dugu”.

Euskaraz eta gazteleraz idatzita dagoen Gidak 50 orrialde ditu eta, besteak beste, desgaitasuna duten pertsonentzako prozesua errazten duten baliabideak, alternatibak, aukerak eta prestazio eskuragarriei buruzko informazioa jasotzen du. Era berean, laguntza ematen duten profesionalei zuzenduta dago “bizitza independentea izateko eskubidea gauzatzea bermatzeko egin behar dituzten esku-hartzeak egiten laguntzeko”. 

 

Zortzi atal

Gida zortzi ataletan dago egituratuta eta oso modu argian azaltzen du bizimodu independente eredua zer den. Besteak beste, desgaitasuna duten pertsonek bizimodu independentea gauzatu ahal izateko Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten baldintzak, alternatibak eta orientazioak nabarmentzen ditu. Elkarteanen iritziz, zentzu honetan urratsak eman badira ere, oraindik ere pauso asko geratzen dira emateko, badago non hobetua”.

Elkartean-eatik gidaren balioa azpimarratu dute eta azken atalean jarri dute fokoa, hau da, ondorioak eta aldarrikapenak jasotzen diren atalean. “Euskadin desgaitasun fisikoa duten pertsonei bizimodu independentea gauzatzeko eredu bat bermatu nahi badiegu, ezinbestekoa da aukera, baldintza, alternatiba eta baliabideetan aurrera egitea. Etxebizitza duina, egokia eta irisgarria; laguntza pertsona; zerbitzuak eta laguntzak; edota baliabide ekonomiko nahikoak bermatzea ezinbestekoa da”, aldarrikatu dute.

Gida Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunean argitaratuko da, hots, abenduaren 3an. Egun horretatik aurrera Elkarte Koordinatzailearen webgunean egongo da kontsultatzeko moduan, baita Elkartean osatzen duten hiru lurraldeetako elkarteen webguneetan ere: eginaren eginez (www.eginez.org), elkartu (www.elkartu.org) y fekoor (www.fekoor.com).