Elkarte aldizkariaren ale berria argitaratu da
Elkarte aldizkariaren azken alea, Elkartean-ek (Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Kooordinatzailea) argitaratutakoa eta desgaitasunaren inguruan informazio eta berritasun desberdinekin, eskuragarrari dago jadanik.
Aldizkariak “Irisgarritasun unibertsalari eta jabetza horizontalari buruzko gidaliburua” aurkezten du, desgaitasuna duten pertsona guztiek beren eskubideak ezagutu ditzaten jabetza horizontalaren eremuan irisgarritasun-premiarik izanez gero (adibidez, igogailu bat jartzeko, arrapala bat jartzeko, atarirako sarbidea zero kotara jaisteko, etab.), bai eta dagokion auzotarren erkidegoan gai horiei heltzeko bideak ere, edo, hala badagokio, bide judizialetik erreklamatzeko.
Aldi berean, desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzetan dauden pertsonek Covid-19aren ondorioz hartutako neurriekin, bereziki irteeren murrizketak, jasaten ari diren diskriminazio egoera salatzen duen artikulu bat jasotzen da.
Gipuzkoako Lurraldearen inguruko albisteei dagokionez, hurrengo gaiak jorratzen dira:
- COVID-19ari buruzko partaidetza-prozesua
- Egoitza-zentroetako irteera eta bisiten erregulazioa
- Irisgarritasun unibertsala pandemia garaian
- Kirol-instalazioen erregulazioa
- Atzerapausoa taxi egokituetarako laguntzetan
- Aldi baterako lan-poltsei buruzko araudia
Aldizkariaren edukia HEMENkontsultatu dezakezu.