Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2017-07-28 × 

Elkarte aldizkariaren ale berria

Elkarte aldizkariaren azken alea, Elkarteanek (Euskal Autonomia Erkidegoko Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Konfederazio Kooordinatzailea) argitaratutakoa eta desgaitasunaren inguruan informazio eta berritasun desberdinekin, eskuragarrari dago jadanik.

Atal orokorrean, Lehendakiarekin eta haren sailburuetako batzuekin izandako bilerak, Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) erreformatzeko Eusko Jaurlaritzaren proposamena edo desgaitasuna duten pertsonen enpleguaren inguruko legez besteko proposamena bezalako gaiak jorratzen dira.

Gipuzkoako Lurraldeari dagokionez, elkartuk landutako hurrengo gaiak jasotzen dira:

  • Irisgarritasun unibertsalari buruzko topaketa.
  • Donostiako udaleko lan-poltsak.
  • Gizarte politikei buruzko ikerketa.
  • Etxebizitza publikoa eta baliaezintasun handia.
  • Euskotrenen Topoa.

Aldizkaria elkarturen webgunean eskuragarri aurkitzen da, eta edukiak hemen kontsultatu daitezke.