Elkarte Aldizkaria. Irisgarritasuna Sustatzeko Legearen 20. urteurrenaren monografikoa
Eusko Jaurlaritzak aho batez onartu zuen 1997ko abenduaren 4an Irisgarritasuna Sustatzeko Legea, xede izanik hiriingurunearen, bide publikoen, eraikinen, garraiobideen eta komunikabideen irisgarritasuna bermatzea, pertsona guztiek era autonomoan erabil eta goza ditzaten.
Legea onartu zela 20 urte bete direla eta, Elkartean (Euskal Autonomia Erkidegoko Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Konfederazio Koordinatzailea) zenbait ekintza ari da garatzen 2017ko urtearen joanean, honako hauek helburutzat hartuta: agerian uztea zein izan den desgaitasunen bat duten pertsonen ordezkari den elkartearen egitekoa legea prestatzen, onartzen eta hura gerora garatzen; ebaluatzea hain garrantzitsua den lege-bitartekoaren betetze-maila; eta denon artean oinarriak ezartzea, irisgarritasun unibertsalaren eskubidea bermatze aldera beste politika eta neurri batzuk susta daitezen.
Horrenbestez, Elkarte aldizkariaren ale hau monografikoa izango da; batetik, Irisgarritasuna Sustatzeko Legea onar zedin Konfederazioak, desgaitasun fisikoa duten pertsonen ordezkaria den aldetik, gauzatutako ekintza erreibindikatzailearen nondik norakoak aurkeztuko ditugu, eta bestetik, erakunde publikoekin zein arlo honetan diharduten eragileekin batera Legea garatzeko egindako lan andanaren berri emango dugu.
Horrezaz gain, Legea onartu zela 20 urte pasa ondoren, irisgarritasun unibertsalaren eskubidearen egungo egoerari buruzko gure ikuspegia zein den azalduko dugu, eta irisgarritasun unibertsalaren alorrean politika publikoak zein pribatuak sustatze aldera, gure ustez, onartu beharko liratekeen helburuak ere bai; izan ere, pertsona guztiek aukera berberak eduki ditzaten bermatzea dugu xede.
Aldizkariaren edukia ikusteko, HEMEN duzu aukera.