Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2019-03-22 × 

Elkarbidean Programa 2018. Desgaitasuna duten pertsonentzako bidaiak antolatzen ditu elkartuk

30 urte betetzen dira elkartu, Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren babesarekin, bidai txanda ezberdinak antolatzen hasi zela desgaitasun fisiko, organiko edo sentsoriala duten pertsonentzat. Honen bidez, programa honengatik izango ez balitz bidaiatu ezingo luketen pertsonen aisialdirako eskubidea aukera berdintasunean bermatzen da.

Zentzu honetan, aipatu behar da 2006ko abenduaren 13an New Yorken egindako Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioak, 30. artikuluan, desgaitasuna duten pertsonen “bizitza kultural, aisialdiko jardueretan eta kirolan parte hartzeko” eskubidea aitortzen duela.

2019ko Elkarbidean Programak hurrengo txandak eskeintzen ditu:

  • CALPE (Alicante), ekainak 9tik 23ra (Diamante Beach Hotela)
  • SALOU (Tarragona), ekainak29tik uztailak 13ra (Salauris Hotela)
  • PRAGA (República Checa), uztailak 21etik 28ra (Clarion Congress Hotela)
  • SALOU (Tarragona), abuztuak 10etik 24era (Salauris Hotela)
  • EXTREMADURA (Bidai Kulturala), irailak 7tik 13ra (Gran Hotel Don Manuel)

Desgaitasun haundiagoa jasaten duten eta mugikortasun murriztua edota behar bereziko egoerak, adibidez diru-sarrera eskasak, etab., dituztenek lehentasuna izango dute.

Txanda desberdinek hurrengo ezaugarriak hartzen dute barne: hotel irisgarrietan egonaldia (ezin da bermatu egokitutako gelak esleitzea), joan-etorriak autobus egokituan, txangoak, laguntzeko pertsonala eta bidai asegurua.

Programaren zehaztasun gehiago ezagutzeko (izena nortzuk eman dezaketen, baldintzak, prezioen taula, etab.), eta elkarturen web orriaren bidez izena emateko ;Elkarbidean Programaren  atala ikusi dezakezu.