Elkarbidean Programa 2017. Desgaitasuna duten pertsonentzako bidaiak antolatzen ditu elkartuk
Aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren laguntzarekin, Elkarbidean Programa antolatu du elkartuk. Programa honen helburua desgaitasuna duten pertsonek aisialdiaz aukera berdintasunean gozatzeko duten eskubidea bermatzea da, beraien desgaitasun fisiko, organiko edo sentsorialaren ondorioz beste modu batean ezin izango luketen pertsonen bidaiatzeko aukera gauzatuz, eta ondorioz gizarte inklusiboago batean jarduera sozial eta kulturaletan parte hartzea sustatuz.
Zentzu honetan, aipatu behar da 2006ko abenduaren 13an New Yorken egindako Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioak, 30. artikuluan, desgaitasuna duten pertsonen “bizitza kultural, aisialdiko jardueretan eta kirolan parte hartzeko” eskubidea aitortzen duela.
2017ko Elkarbidean Programak hurrengo txandak eskeintzen ditu:
- CALPE (Alicante), ekainak 3tik 17ra (Diamante Beach Hotela)
- SALOU (Tarragona), uztailak 1etik 15era (Salauris Hotela)
- MUNICH (Alemania), uztailak 30etik abuztuak 6ra (Ibis Muenchen City Hotela)
- SALOU (Tarragona), abuztuak 12tik 126ra (Salauris Hotela)
- MARINA D´OR (Oropesa del Mar, Castellón), irailak 24tik urriak 8ra (Gran Duque Hotela)
Desgaitasun haundiagoa jasaten duten eta mugikortasun murriztua edota behar bereziko egoerak, adibidez diru-sarrera eskasak, etab., dituztenek lehentasuna izango dute.
Txanda desberdinek hurrengo ezaugarriak hartzen dute barne: hotel irisgarrietan egonaldia (ezin da bermatu egokitutako gelak esleitzea), joan-etorriak autobus egokituan, txangoak, laguntzeko pertsonala eta bidai asegurua.
Programaren zehaztasun gehiago ezagutzeko (izena nortzuk eman dezaketen, baldintzak, prezioen taula, etab.), eta elkarturen web orriaren bidez izena emateko, Elkarbidean Programaren atala ikusi dezakezu.