Eibarko udalaren diru-laguntza deialdia igogailuak jartzeko eta ordezteko
Diru-laguntzen zertarakoa eskaera egiten den urtean bertan edo aurreko urtean amaitutako obrak eta jarduerak. Hona hemen: bizitegi-eraikinen barruan edo eraikinetara iritsi ahal izateko kanpoko aldetik igogailuak ipin tzea edo igogailu zaharrak kendu eta berriak ipintzea; igogailu berria ipini eta 0 kotaraino jaisteko obra zibila egitea; modernizazioak; pegoraraino eta pegoraren eta igogailuaren artean dagoen aldea edo desnibela gainditzeko, arrapalak, plataforma jasotzaileak, elementuren bat edo beste obraren bat egitea.
Diru-laguntzak eskuratzeko eskaerak aurkezteko epea –deia egiten duen organoari zuzenduak eta onuradunak edo haren ordezkari gisa diharduenak izenpetuta, eskaerari erantsitako dokumentazioarekin batera- azaroaren 16ra artekoa izango da. Eskaerak PEGORAn entregatuko dira (Herritarren Zerbitzu-rako bulegoa, Udaletxea, beheko solairua edo etxabea, Untzaga Plaza 1).
Informazio gehiado eskuratzeko (baldintzak, dokumentazioa, ebazpena emateko epea, etab.) ekainak 13ko GAOean argitaratutako deialdia kontsultatu daiteke.