Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2020-04-03 × 

Egoitzetako erabiltzaileak etxera itzultzeko Programa

Gipuzkoako Foru Aldundiak Foru eskumeneko egoitzetako erabiltzaileak eta zentroen sareko laguntza duten etxebizitzetan bizi direnak etxera itzultzeko programa onartu du, mendekotasun eta/edo desgaitasun egoeran dauden pertsonei zuzendutakoa, Covid-19ak eragindako alarma egoerak irauten duen bitartean; zehazki, lagun tza teknikoak eta ekonomikoak dira.

Programa (GAO 2020/04/03) honen xedea da mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako egoitza zentroetako erabiltzaileak, desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza zentroetakoak, eta laguntza duten etxebizitzetan bizi direnak bizileku partikular batera aldi baterako itzultzeko laguntza ematea, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak aipatzen duen alarma egoera indarrean jarri zenetik hura amaitu edo luzatu eta hiru hilabete igaro arte.

Programa honen lagun tza zeha tzak bi eratakoak dira:

 

1. Laguntza teknikoak: etxeko egonaldia errazteko laguntzak dira, zerrenda honetan topatzen dira:


  • Somier artikulatua.
  • Somier artikulaturako kol txo ia.
  • Eskaren kontrako airezko kol txo ia.
  • Garabia.
  • Dutxako eta komuneko aulki gurpilduna.
  • Bainuontziko eserleku birakaria.
  • Eskailera igogailua.

 

2. Laguntza ekonomikoa: Programaren onuradunek honako laguntza ekonomiko hau jasotzeko eskubidea izango dute, egoitza zentrotik irteten diren egunaren biharamunetik zentrora itzultzen diren egunera arte edo, itzultzen ez badira, Gizarte Politiketako Departamentuak zentrora itzultzeko aukera jakinarazten dion egunera arte:


1. 1. eta 2. mailako mendekotasunarekin baloratutako erabiltzaileak 424 €/ hilean.

2. 3. mailako mendekotasunarekin baloratutako erabiltzaileak: 338 €/ hilean.

 

Etxeko egonaldia amaitutakoan, onuraduna lehen aurkitzen zen egoitza zentrora itzuli ahalko da, eta eman zaion laguntza teknikoa kenduko zaio. Halaber, laguntza ekonomikoa jasotzeari utziko dio egoitza zentrora itzuli eta hurrengo egunetik aurrera.