Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2018-04-18 × 

EGABen ustez familia-harrera arautzen duen Dekretu-Proiektuak desgaitasuna duten pertsonak diskriminatzen ditu

EGABek (Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea), Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren aholkularitza-erakundea hainbat ekonomia eta gizarte-arduradunek Euskal Herriko politika ekonomikoan parte hartzeko erakundea, Euskal Autonomia Erkidegoan familia-harrera arautzen duen Dekretu-proiektuari buruzko irizpena argitaratu du, eta honen baldintza eta erizpideek desgaitasuna duten pertsonak diskriminatzen dituela ezartzen du.

Hain zuzen ere, hurrengoa aipatzen du: "Uste dugu betekizun eta irizpide horiek desgaitasuna duten pertsonak diskriminatzen dituztela; izan ere, harrera-pertsona izan ezin direlako ustea ezartzen dute, eta horrek Pertsona Desgaituen Eskubideei buruzko Konbentzioaren aurka egiten du1, bai eta azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren –horren bidez onetsi zen Desgaitasuna duten pertsonei eta euren inklusio sozialari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina– eta Espainiako Konstituzioaren aurka ere. Gainera, presuntzio horrek desgaitasuna duten pertsonek guraso biologiko izateko gaitasunik ez dutela ere onartzea dakar. Gainera, dekretuak frogatu beharraren kargaren inbertsioa egiten du, oro har ezartzen baitu desgaitasuna duten pertsonak ez direla gai harrera gauzatzeko, gai direla pentsaraz beharrean, indarreko ordenamendu juridikoak ezartzen duenarekin bat. Gure aburuz, Administrazio egokiak egiaztatu behar du, edonola ere, ezintasun hori".

elkartuk eta Elkartean Konfederazioak Dekretu-Proiektu honen aurkako eritzia adierazi zuten ordezkaritza batzorde desberdinetan, desgaitasuna duten pertsonak arrazoirik gabe diskriminatzen dituelako, eta orain Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea eritzi hau berretsi egin du.

elkartuk bere kezka azaldu nahi du arau proiektu hau ez bait da erabaki isolatu bat, baizik eta desgaitasuna duten pertsonen aurkako bazterkeria eta diskriminazioa eragiten duten, eta ondorioz Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak arautzen dituen Konbentzioaren aurka dauden, beste hainbat neurrien islada. Adibidez, gogoratu nabi dugu elkartuhelegitea aurkeztu zuela mendekotasunaren prestazio ekonomikoak arautzen dituen 24/2017 Foru Dekretuaren, abenduaren 12koa, aurka , desgaitasuna duen pertsona bat izatekotan ezgaitasun presuntzioa jasotzen bait da profesionala ez den zaintzaile izateko; halaber, udaleko gizarte zerbitzuek mendeko pertsonaren beharrak betetzeko egokia den ala ez adierazten duen txostena jasotzeko eskubidea urratzen da, beste herritarrak ez bezala.

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak defendatzen jarraitulo du elkartuk, Nazioarteko Konbentzioan aurautzen diren printzipio eta eskubideak, eta pertsona guztien aukera berdintasuna urratzen duten ekimen edo neurrien aurrean.