Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2017-09-13 × 

EAEko ospitaleek ezgaituentzat duten irisgarritasunaren diagnostikoa

Arartekoak “EAEko ospitaleek ezgaituentzat duten irisgarritasunaren diagnostikoa” izeneko txosten berezia aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Ikerketarako, elkarturen laguntza teknikoa jaso du.

Txostenhonek Euskal Herriko ospitaleen irisgarritasuna zertan den aztertzea du helburu. Horretarako, Osakidetzak hiru lurraldeetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) dituen ospitaleak aukeratu eta aztertu dira, baita Osakidetzarekin itunduta dauden beste ospitale batzuk ere (lurralde bakoitzeko, gutxienez, horietako bi aztertu ahal izateko). Halaber, Osateken ospitale psikiatrikoak eta zentroak bisitatu dira. Guztira, Osateken 36 ospitale eta 7 zentro bisitatu eta aztertu dira.

Txostenan gomendioak proposatzen dira, bai orokorrak, bai eskumen-banaketaren araberakoak, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetako instalazioen irisgarritasun-baldintzak hobetze aldera. Horien artean, garrantzitsuenetakoa, "Euskadiko osasun-sisteman irisgarritasun unibertsalaren baldintzak sustatzeari begirako estrategia diseinatzea gomendatzen da, eta luzamendurik gabe egin dezatela, modu jarraituan, xede horretarako ezartzen den planarekin bat egiten duen finantza-baliabide egokiz hornituz, eta txosten honetan jasotzen den diagnostikoan oinarritu daitezela xedeak eta lehentasunak zehazteko unean. Horretarako, osasun-instalazioetan eta -zerbitzuetan irisgarritasunaren arloan dauden gabezien diagnostikoa egin beharko da, irisgarritasuna sustatzeari begirako lau urteko nahitaezko programak egiteko xedez, Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legearen 13. Artikuluan xedatutakoarekin bat eginez".

Azken batez, elkarturentzat ezinbestekoa da desgaitasuna duten pertsonen osasun eskubidea bermatzeko neurriak sustatzea, eta honek ospitaleen eraikuntza eta zerbitzuen irisgarritasun baldintzak betetzea eskatzen du hiritar guztien aukera berdintasuna bermatzeko.