Donostiako eraikinen irisgarritasuna hobetzeko diru-laguntzen deialdia
Donostiako Udalak bizitegi eraikinak eta etxebizitzak irisgarri egiteko eta birgaitzeko diru laguntzen 2021eko ekitaldirako diru laguntzen deialdia argitaratu du.
Hiru mota ezberdinetako lanek jaso ahal izango dute diru-laguntzak:
- irisgarritasuna eta Eraikinen Azterketa Teknikoarekin lotura duten elementu komunak;
- energia-eraginkortasuna eta isolamendu akustikoarekin lotura duten elementu pribatuak, eta hainbat etxebizitzetako birgaitzea;
- eta alokairuan jarri nahi diren hutsik dauden etxebizitzen birgaitzea.
Deialdiak lehentasunezko birgaitze beharra duten hainbat gune zehazten ditu, eta helburua da gune horiei irisgarritasunarekin lotura duten diru-laguntzak handiagoak izatea, hau da, igogailuen, arrapalen eta plataformen instalaziorik ez duten etxebizitzatan horiek jartzeko.
Eta gune horiek honakoak dira: Altza, Egia, Intxaurrondo, Loiola, Martutene eta Miracruz-Bidebieta auzoak; eta Morlans, Heriz-Aitzgorri, Añorga, Errekalde, Manteo, Amara Zaharra, Alde Zaharra, Sagues, Iza, Igeldo, Ospitaleak e Hipódromo-Bugatiko eremuak.
Eta gune horietan guztietan aipatutako irisgarritasuna hobetzeko diru-laguntzak %20 eta gehienez 20.000 eurokoak izatetik, %30 eta gehienez 30.000 eurokoak, BEZ gabe, izatera pasako dira.
Diru-laguntzak eskatzeko epea ekainaren 29an 9:00tan hasi eta azaroaren 2an 14:00tan amaituko da.
Informazio gehiago HEMEN.