Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2016-02-19 × 

Donostiako Autobus Geltokiko araudiari elkarturen alegazioak

elkartuk berraztertze-helegitea aurkeztu du Donostiako Autobus Geltokiko Zerbitzuaren Barne Araudiaren aurka, zerbitzuaren beharrezko irisgarritasun baldintzak bermatzeko eta desgaitasuna edo/eta mugikortasun urria duten bidaiarientzako asistentzia zerbitzu egokia emateko.

Alegazioen arabera, espresuki jaso beharko litzateke kontrako noranzkoan aparkatzeko ibilgailuen betebeharra, mugikortasun urria duten pertsonak autobusera igo edo jaisteko helburuarekin aurreikusita dauden darsenetan, 5 darsena egokituak erabilgarri ez dauden momentuetan. Halaber, txartelak eskuratzeko modu desberdin guztien eta autobus Geltokiaren web orriaren irisgarritasun baldintzak bermatzea eskatzen da, baita lurpeko aparkalekuaren kortesiazko 15 minutuak gehiagotzea mugikortasun urria duten pertsonen kasuan.

Azkenik, desgaitasuna edo/eta mugikortasun urria duten bidaiarientzat Donostiako autobus Geltokiaren asistentzia protokoloan hobekuntza desberdinak planteatzen dira hiritar guztiek Geltokia berdintasunean eta autonomiaz erabiltzeko aukera izan dezaten.