Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2015-09-09 × 

Donostiako autobus geltokia, berria bai... baina ez irisgarria ere

Donostiako Autobus Geltoki berriaren eraikitze lanak urte honen bukaerarako amaitu eta inauguratzeko ezarritako helburuarekin garatzen jarraitzen dute. Hala ere, elkartuk aditzera eman du eskumena duten erakundeen aurrean Donostia eta Gipuzkoako Lurraldearentzat azpiegitura estrategiko honen irisgarritasun gabezia larriak.

Herritarren mugikortasunerako oinarrizkoa den azpiegitura berri hau irisgarritasun eta diseinu unibertsal printzipioetara egokitzea bermatzeko, elkartuk alegazio batzuk auzkeztu ditu eta kontaktu ezberdinak eduki ditu bere diseinua eta gauzatzearen arduradunak diren udaleko ordezkari eta teknikariekin. Zehazki, proiektu teknikoa aztertu eta gero, Federazioak hobetze proposamen desberdinak aurkeztu ditu: etorkizuneko Geltokiaren inguruneko bidezkoak diren irisgarritasun baldintzak bermatzea, Geltokiaren kanpoaldean mugikortasuna murriztua duten pertsonentzat jaisteko eremu bat egotea, mugikortasuna murriztua duten pertsonentzat laguntza zerbitzua jartzea, Geltokiko altzarietan behar bezalako irisgarritasun baldintzak betetzea, altzarietan behar bezalako irisgarritasun baldintzak betetzea, ikusmen urritasuna duten pertsonentzat behar diren audio-sistemak jartzea, bai geltokian, bai nasetan.

Hala ere, gertaera larriena diseinatutako darsenen ezaugarriekin gertatzen da, hauen neurriekin gurpil aulkia erabiltzen duen pertsona batek ezingo bait luke autobusetik igo eta jaitsi. elkartuk indarreko irisgarritasun araudiaren ez betetze larria salatu ondoren, darsena kopuru mugatu batzuren irisgarritasuna bermatzen duen proposamena jaso da, ustez, mugikortasun murriztua duten pertsonen beharrei erantzuna emateko.

Aldiz, elkartuk planteamendu honen aurkakotasuna adierazi die inplikatutako agintariei, ez bait du bermatzen indarreko araudiaren irisgarritasun unibertsala eta persona guztientzako diseinuaren printzipioak.

Horrela, elkarturen posizionamendua Donostiako Autobus Geltoki berriaren irisgarritasun baldintzei dagokionez, puntu hauetan laburbiltzen da:

  • Irisgarritasun unibertsala eta persona guztientzako diseinuaren printzipioak betetzearen eskaera, baita indarreko araudiak aurreikusitako irisgarritasun baldintza teknikoak, Geltokiaren osotasunean. Bereziki garrantzisua gertatzen da darsenen irisgarritasun baldintzak guztiz bermatzearen beharra, azpiegituraren elementu nagusia delarik, ahalbidetuz edo, bere kasuan, galeraziz, errepide bidezko garraio publikoaren mugikortasun murriztua duten pertsonen sarrera eta erabilera.
  • Geltokiko darsenen eraikitze lanak ez hastea diseinu berri bat definitu arte, irisgarritasun unibertsala eta persona guztientzako diseinuaren printzipioekin guztiz bateragarria.
  • Mugikortasun murriztua duten pertsonen erakunde ordezkarien partaidetza Autobus Geltokiaren irisgarritasun baldintzak bermatzeko beharrezko neurriak hartzeko.
  • Erakundeen konpromiso eta lidergoa irisgarritasun unibertsala eta persona guztientzako diseinuaren printzipioekin, hauei lehentasuna emanez merkataritza-irizpide edo errentagarritasun ekonomikoaren aurrean, izaera publikoko zerbitzua eskaintzen duen azpiegitura izanik eta ondorioz, hiritar guztien aukera berdintasuna guztiz bermatuz.

Laburbilduz, Donostiako Geltoki berriaren proiektuari buruzko elkarturen posizionamenduak, hiritar guztien giza eskubide eta aukera berdintasuna guztiz errespetatzen dituen hiri irisgarri eta inklusio batean aurrera egitea laguntzen duela kontsideratzen dugu.