Donostiako Autobus Geltoki Berriaren irisgarritasun unibertsala bermatzeko elkarturen proposamena
Donostiako Udalaren ordezkariek aurki zabalduko den Autobus Geltoki berriak 21 darsenetatik bakarrik 5 irisgarri izango dituela iragarri ondoren, elkartuk azpiegitura honen irisgarritasun unibertsala bermatzen duen proposamen tekniko bat aurkeztu zuen udan zerbitzuetan azaroak 18an.
Zehazki, hiritar guztiek, mugikortasun muriztua dutenek barne, aukera berdintasunean erabili ahal izango luketen beharrezko neurriekin 18 darsenetako Geltoki bat proposatzen du elkartuk; hau da, legediak arautzen duen irisgarritasun unibertsalaren printzipioaren betetzea bermatzen da.
Abenduak 3an elkartuk bilera bat izan zuen Donostiako Udalaren ordezkari politiko eta teknikoekin proposamen hau ezagutzera emateko. Hasiera batean, eta udal zerbitzu teknikoen azterketa zehatzago baten zain, positiboki baloratu zen proposamenaren bideragarritasuna. Halaber, irisgarritasun unibertsalaren kontzeptuaren inguruan eztabaidatu ondoren, Geltokiaren erabateko irisgarritasuna bermazeko egon daitezken zailtasunak azaldu eta aztertu ziren.
Azken finean, proposamenaren bideragarritasun teknikoa egiaztatuta, konponbide honen aldeko apustu politikoa eskatzen du elkartuk, eta eragozpen ekonomiko eta/edo juridikoak baleude, erakunde eta eragile publiko nahiz pribatuen arteko konpromisua bildatu dadila azpiegitura hoen irisgarritasun unibertsala bermatzeko; bestela, epe labur batean, Donostia Euskadiko Lurralde Historikoetako hiriburen artean darsena guztiak irisgarriak ez dituen Autobus Geltoki bakarra izango du.