Desgaitasuna, pobrezia eta giza bazterketa AROPE adierazlearen urteroko Txostenan
Pobrezia eta Giza Bazterketaren aurkako Europear Sareak AROPE adierazlearen bere VIII Urteroko Txostena aurkeztu du. Honek, 2008tik adierazlearen bilakaera aztertzen du pobrezian edo/eta giza bazterketan dauden pertsonen kopuruan aldaketak azaltzeko.
Txostenakdesgaitasuna duten pertsonen artean pobrezia edo/eta giza bazterketa mailaren inguruko adierazleak jasotzen ditu ere:
- Desgaitasuna duten pertsonen artean % 31,5a, hau da hirutik ia bat, pobrezia edo/eta bazterketa arriskuan dago, desgaitasuna ez dutenen artean baino % 28a gutxiago (7 puntu portzentaian).
- Desgaitasuna duten pertsonen artean gabezi material larria % 7,6koa da, hau da, desgaitasuna ez dutenen artean baino % 80a gehiagokoa (3,4 puntu portzentaian)
- Desgaitasuna duten pertsonen artean % 36,1ak, hau da, hirutik bat baino gehiago, zailtasun haundiak aurkitzen dituzte hilabeteko gastuei aurre egiteko. Desgaitasuna ez dutenen artean, zenbakia 15 puntu gutxiagokoa da.
Datu hauek, nahiz eta metodologian aldeak izan, elkartuk egindako Gipuzkoako gutxitasun fisikoa duten pertsonen egoera eta beharrizanei buruzko azterketa-diagnostikoa ren emaitzak berresten dute. Besteak beste, datu hauek ondorioztatzen dira bertan: Desgaitasun fisikoa duten elkarrizketatuen artean, % 30,4 gizarteratuta daude (Gipuzkoako biztanleriari dagokionez, % 55,8), % 36,3 gizarte-bazterketako arrisku-egoeran daude (Gipuzkoako biztanleriari dagokionez, % 31,8), eta % 33,3 gizarte-bazterketako egoeran daude (Gipuzkoako biztanleriari dagokionez, % 12,4); bestalde, desgaitasun fisikoa duten pertsonen % 13,7 pobrezia larrian bizi dira (Gipuzkoako biztanleria osoari dagokionez, % 4,3 bizi dira pobrezia larrian); % 12,7 pobrezia erlatiboan bizi dira (Gipuzkoako biztanleria osoari dagokionez, % 16,8); eta %72,6 pobreziarik gabeko egoeran (Gipuzkoako biztanleria osoari dagokionez, % 78,9 bizi dira era horretan).
Azken finean, datu eta ondorio hauek desgaitasunaren gainkostua kontuan hartu behar duten politika eta neurrien beharra adierazten dute, eta aldi berean desgaitasuna duten pertsonek bizitza politiko, laboral, ekonomiko, kultural eta sozialean erabat eta aukera berdintasunean parte hartzeko duten eskubidea bermatu behar dutenak, bailabide eta esparru espezifikoetara edo segregatzaileetara jo beharrean aurkitu gabe.