Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2022-03-29 × 

Desgaitasuna duten pertsonentzako bidaiekin itzuli da Elkarbidean Programa

Pandemiaren ondorioz bi urtez garatu gabe egon ondoren, Elkarbidean Programa antolatu du berriro elkartuk, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuarekin lankidetzan.

Hala, hainbat bidaia-txanda antolatzen dira desgaitasun fisiko, organiko edo sentsoriala duten pertsonek aisialdirako duten eskubidea bermatzeko, baldin eta, programa honengatik ez balitz, ezingo balute berdintasun-baldintzetan bidaiatu. Horren bidez, desgaitasunen bat duten pertsonek aisialdian gainerako herritarren baldintza berberetan sartzeko eta gozatzeko duten eskubidea bermatu nahi da. Zentzu honetan, aipatu behar da 2006ko abenduaren 13an New Yorken egindako Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioak, 30. artikuluan, desgaitasuna duten pertsonen “bizitza kultural, aisialdiko jardueretan eta kirolan parte hartzeko” eskubidea aitortzen duela.

2022ko Elkarbidean Programak hurrengo txandak eskeintzen ditu:

 

  • BENIDORM (Alicante), ekainak 4tik 18ra (Bristol Hotela)
  • SALOU (Tarragona), uztailak 2tik 16ra (Salauris Hotela)
  • SALOU (Tarragona), abuztuak 20tik irailak 3ra (Salauris Hotela)
  • ANDALUCIA (Bidai Kulturala), irailak 24tik urriak 1era (Ilunion Hotela)
  • BENIDORM (Alicante), urriak 15etik 29ra (Bristol Hotela)

 

Desgaitasun haundiagoa jasaten duten eta mugikortasun murriztua edota behar bereziko egoerak, adibidez diru-sarrera eskasak, etab., dituztenek lehentasuna izango dute.

Txanda desberdinek hurrengo ezaugarriak hartzen dute barne: hotel irisgarrietan egonaldia (ezin da bermatu egokitutako gelak esleitzea), joan-etorriak autobus egokituan, txangoak, laguntzeko pertsonala eta bidai asegurua.

Programaren zehaztasun gehiago ezagutzeko (izena nortzuk eman dezaketen, baldintzak, prezioen taula, etab.), eta elkarturen web orriaren bidez izena emateko, Elkarbidean Programaren atala ikusi dezakezu.