Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna. elkarturen Manifestua
Abenduak 3arekin bat eginez, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna, elkartuk (Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) agerian jartzen du Gipuzkoako garraio publikoaren irisgarritasun unibertsala bermatzeko politika eta neurriei bultzada erabakigarria ematearen beharra.
Nahiz eta 20/1997ko abenduaren 4ko legea, irisgarritasunaren sustapenerako, eta ondorengo dekretua garraioaren garapenerako, onartu zirenetik jada bi hamarkada baino gehiago igaro diren, eta aurrerapenak eman diren, oraindik ere oztopo ugari aurkitzen dituzte desgaitasuna duten pertsonek garraio publikoaz orokorrean, eta autobusaz partikularki, gozatzeko eskubidea gauzatzeko.
Gai hau aztertzeko asmoarekin, elkartuk ikerketa proiektu bat burutu du, non desgaitasuna duten pertsonek 44 bidaia burutu dituzte guztira autobusean, hauetatik 29 hiriartekoak izan dira (%66), eta 15 herrian (%34). Datuek erakutsi dutenez, geltokien kasuan, jasotako intzidentzia, autobusaren baskulazioa, autobusaren lurra, aldapa jar dezaten abisatzeko botoia, erreserbatutako esparruan ematen diren mugikortasunerako gaitasunak edo ordainketarako sistemak agerian uzten du neurriak hartu behar direla garraio publikoaren irisgarritasun unibertsala bermatzeko autobusetan.
Nahiz eta garapena eman den garraio publikoko autobusetan eta azpiegiturako irisgarritasunean, oraindik ere gabezia larriak antzematen direla, batzuetan oztopoa suposatzen dutenak eta besteetan ez dutenak uzten desgaitasuna duten pertsonei garraio publikoa erabiltzen beste herritarrekin alderatuz aukera berdintasunean.
Azken finean, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, aldarrikapen bat egin nahi dugu arlo honen eskumenak dituzten eta herritar guztien eskubidak bermazeko ardura duten erakunde publikoei: jarrera irmoa izan dezatela garraio publikoaren inguruan dauden eskubideak aitortzen duen legedi zabala bete dadin, eta horretarako oraindik gaur egun desgaitasuna duten pertsonengan sortzen diren diskriminazio eta bazterketa egoerak ekiditzeko beharrezkoak diren politika eta neurriak hartu ditzatela.