Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2020-06-12 × 

Covid-19ak zaintza eta kontziliazioaren eremuan eragindako egoerak arintzeko laguntza

Azpeitiko Udalak Covid-19ak zaintza eta kontziliazioaren eremuan eragindako egoerak arintzeko laguntza lerroaren deialdia argitaratu du.

Lagun tza-lerro honen xedea da Covid-19ak familietan zaintzaren eremuan eragindako inpaktu ekonomiakoari aurre egitea. Guztia lana eta zaintza ardurak uztartzeko asmoz.

Familia eta lana uztartzeko laguntza hauen bidez, seme-alabei (duten adinagatik), besteren mendeko pertsonei laguntzeko, arreta emateko eta haiek zaintzeko pertsoen kontratazio gastuak familiei ekarri dien gastuen zati bat konpentsatu nahi da eta honekin batera zaintza eremuko lanak kontratu bidez lotzea ahalbidetu nahi da, egoera prekarioetan lan egin ohi duten pertsonen (nagusiki emakumeak eta etorkinak) lan baldintzak hobetuz –kontratuaren edukiaren arabera aplikagarria den Lan Hitzarmena bete beharko da– eta bide batez enpleagarritasuna sustatuz.

Diru-laguntza jasotzeko egoera izango da ondorengo pertsonak zaintzeko eginiko kontratazioak:


  • 14 urtez beherako seme-alabak, edo % 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten 18 urte artekoak.
  • Besteren mendeko pertsonak, edozein delarik ere aitortu zaien mendekotasun-maila.

 

Honako langile hauek izan daitezke laguntza hauen onuradun, betiere langile aktiboak badira 2020ko martxoaren 13an:

 

  • Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dauden besteren konturako langileak.
  • Kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lanbazkideak.
  • Enpleatu publikoak.
  • Autonomoak.

 

Laguntza-eskabideak aurkezteko epea 3 hilabetekoa izango da, alarma-egoera amaitu edota aurreikusten diren beste egoerak amaitu eta biharamunetik hasita eta beti 2020ko urriaren 30a baino lehen.

Argitaratutako deialdia kontsultatu dezakezu informazio gehiago.