Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2016-04-06 × 

Autobusen Araudi berria Donostian

2016ko martxoak 10ean Donostiako udalerrian bidaiariak errepidez garraiatzeko zerbitzu publikoaren araudia argitaratu da GAOn.

Araudiaren I Tituluan irisgarritasun unibertsala aipatzen da eta hurrengoak bezalako aspektuak jasotzen dira: irisgarritasuna sustatzen duten elementuak, irisgarritasuna eta mugikortasuna bermatzea, mugikortasun murriztua duten bidaiarien definizioa, mugikortasun murriztua duten bidaiariak sartu-irtetea, ibilgailuan erreserbatuta dauden eserlekuak eta espazioak, mugikortasun murriztua duten bidaiarien tarifa-araubidea, etab.

Laburbilduz, mugikortasun murriztua duten bidaiariei dagokionez hurrengo araudia ezartzen da:

  • Mugikortasun murriztua duten bidaiariak ibilgailuan sartu eta bertatik jaitsi ahal izango dira erosoen zaien atea erabilita.
  • Aulki gurpildunetan lekualdatzen diren pertsonek lehentasuna izango dute ibilgailuan sartzeko orduan, haur-kotxe eta aulkien edo bizikleten aurretik, betiere horiek jadanik ibilgailuaren barruan ez badaude.
  • Ibilgailuaren tamainaren arabera, gurpildun aulki bakarra edo gehienez ere bi aulki sartu ahal izango dira.
  • Mugikortasun murriztua duten bidaiarientzat erreserbatutako eserlekuetan mugikortasun murriztua duen pertsonaren bati plaza uzten ez dioten bidaiariak eserita badaude, gidariak eskatuko die eserleku erreserbatu horiek erabili behar dituzten bidaiariei uzteko.
  • Itsuek eta aulki gurpildunetan lekualdatzen diren pertsonek euren segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko beharrezko laguntza emateko gai den hirugarren pertsona batek lagunduta bidaiatu ahal izango dute. Laguntzaile horrek doan bidaiatuko du.

elkartuk alegazio desberdinak aurkeztu zituen hasierako testua aztertu ondoren, eta hurrengoak onartu dira:

  • Inklinazio sistemak zoru baxuko autobusetan. Sistema hauek beti erabiliko dira, arrapala aktibatu baino lehen, ezaugarri orografikoak eragozpen direnean izan ezik, mugikortasun urriko bidaiariak autobusera igotzeko eta jaisteko.
  • Dagokion txosten teknikoa jaso ondoren, erabilera orokorreko garraio publiko erregularreko zerbitzua antolatu eta planifikatuko du, bai lineei, ibilbideei, geltokiei, ordutegiei eta horiei lotutako beste alderdi batzuei dagokienez, bai pertsona guztien irisgarritasun unibertsala bermatuko duten sistema eta elementuei dagokienez (hala nola inklinazio sistemak, arrapalak, plataforma jasotzaileak eta txirrin egokituak), bai eta txartela baliogabetzeko sistemei dagokienez ere.

Araudia edota Donostiako autobuses inguruan informazio gehiago Dbusen  eskuratu daiteke.