Arartekoaren Gomendioa: Seme-alabaren baten ardura izateagatik prestazioa eta DBE
Arartekok Gomendioa egin dio Lanbideri, 2015R-777-14 Ebazpenaren bitartez, % 65eko edo gehiagoko ezgaitasuna duten eta "seme-alabaren baten ardura izateagatik" prestazioa jasotzea eragin duten pertsonei diru-sarrerak bermatzeko errentaren osagarria emateko.
Kexa eta kontsulta ugari jaso ditu, Arartekoak , partikularrengandik zein erakundeetatik. Horien bidez kexagileek desadostasuna adierazi dute Lanbidek 18 urte bete dituzten eta % 65eko edo hortik gorako urritasuna duten pertsonei ematen dien tratuarekin; pertsona horiek, Gizarte Segurantzako prestazio ekonomikoa, "Seme-alabaren baten ardura izateagatik" prestazioa jasotzea eragin dute, horren titularrak ez badira ere. Laguntza hori "Seme-alabaren baten ardura izateagatiko prestazioa", (gaztelaniaz Prestación por Hijo/a a Cargo edo PHC) izenarekin da ezaguna.
Lanbidek seme-alabaren baten ardura izateagatik prestazioa jasotzen dutenak umezurtzak diren kasuetan soilik jotzen ditu pentsiodunen bizikidetza-unitatetzat, bai prestazioaren titularrak direnean, bai titularrak ez direnean, legez ezgaituak daudelako. Lanbideren ustez, prestazioa jasotzea eragiten duten gainerakoek ez daukate pentsio osagarri delakoa jasotzeko eskubiderik, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legean sartuta ez daudelako.
Arartekoaren iritziz, ezgaitasunen bat duten eta seme-alabaren baten ardura izateagatik prestazioa jasotzea eragin duten baina umezurtzak ez diren pertsonei pentsioaren osagarria ez emateko irizpidea ezin da objektiboki justifikatu, izan ere, ezgaitasun maila berdina edo txikiagoa duten beste pertsona batzuei ematen zaie prestazioa, umezurtza izan ala ez kontuan hartu gabe.
Hala ere, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak erantzun dio Arartekoari ez dituela seme-alabaren baten ardura izateagatik prestazioa jasotzen duten pertsonak pentsiodunen bizikidetza-unitate berezitzat joko, eta ondorioz, ez die ordainduko diru-sarrerak bermatzeko errentaren osagarria.
elkartuk lanean jarraitulo du, Arartekorekin eta beste erakundekin batera, Lanbidek seme-alabaren baten ardura izateagatik prestazioa beste pentsioetara parekatu dezan bizikidetza unitate independientea osatzeko, desgaitasuna duten persona ugarik diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eta ondorioz gizarteratze prozesuetan sakontzeko aukera emanez.