Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2021-03-03 × 

Administrarien LEP Donostian. Desgaitasuna duten pertsonentzako plazak

Martxoak 2an hasi da Donostiako Udaleko 63 administrari postu lehiaketa-oposizio bidez eta txanda librean lortzeko eskaerak aurkezteko epea. Hau martxoaren 30era arte egongo da irekia.

Deialdian txanda bakarra dago, eta bi sarbide-modalitate (orokorra -58 plaza- eta desgaitasunen bat dutenentzat gordetako kupoa -5 plaza-). Sarbide-modalitate baten bidez soilik parte hartu ahal izango da, eta eskabidean adierazi beharko da bi modalitate horietako zeinen bidez parte hartzen den.

Hautapen prozesua gainditu eta lanposturik lortzen ez dutenen artean ordezkapen zerrenda bat osatuko da, lanpostu hutsak betetzeko edo aldi baterako beharrak betetzeko. Lan-poltsa horiek beste administrazio publiko batzuei ere uzten zaizkie, langileak kontratatu behar dituztenerako.

Informazio gehiago eskuragarri Donostiako Udalaren webgunean: https://bit.ly/3dYyXTs