MENUA

Zerbitzuak Berdintasuna

Eskubide berdintasuna eta emakume nahiz nesken diskriminazio eza bultzatzen da, hasieratik desgaitasuna duten emakumeen eskubideen defentsan lan egin delarik.

Integrazio eta partaidetza soziala. Batzuk besteengandik desberdindu nahi duten bitartean, guk denok berdinak izateko borrokatzen dugu.

Desgaitasuna duten pertsonen arteko genero berdintasuna lortzea eta berdintasun politiketan desgaitasuna lantzea Federazioaren helburu nagusienetarikoa izan da, eta egun izaten jarraitzen du.

Gizonezkoen eskubide eta irisgarritasun bera edukitzea aldarrikatzen dugu, jasaten ditugun diskriminazio mota guztiak gaindituz, horretarako, aldebiko esku-hartze zehatza burutzen delarik, desgaitasun politiketan generoa txertatuz eta berdintasun politiketan desgaitasuna txertatuz.

HORRETARAKO BEHARREZKOA DA ondorengo baldintza eta neurriak bermatzea:

  • Euren ahalduntzea bultzatu eta etorkizunaren inguruan erabakitzeko aukera bermatuz estereotipo eta rolak gaindituz.
  • Eskaintzen diren zerbitzuetara, errekurtsoetara eta komunitateko espazioetara irisgarritasuna ziurtatu, partaidetza bermatuz, kasu askotan eskaintzen den gehiegizko babesa, zaintzaile rola eta irisgarritasun unibertsaleko oztopoak.
  • Desgaitasun fisikoa duten emakumeen errealitatea eta beharrak kontuan izan prebentzio politiketan, akonpainamenduan eta indarkeriaren biktima izan diren emakumeen babesean, kontuan izanik biolentzia mota ezberdinak eta aurre egiten dioten erasotzaileen aniztasunari.
  • Desgaitasun fisikoa duten emakumeek arlo sexualean izan ditzazketen estereotipoekin hautsi, ala nola, ama izateko nahia, modu librean aukeratzea.

Pertsonen berdintasuna bermatzeko aurrera eramaten diren EKINTZAK:

  • Talde ezberdinetan, elkarteetan eta oro har, esparru politikoan duen eragina.
  • Desgaitasuna duten emakumeei zuzeneko arreta eskaini.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika