MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

WhatWENeed, Egokituz-ek bultzatutako azterlana

Egokituz, Behar Berezitarako Gizaki-Konputagailu Elkarrekintza Laborategia-k (Informatika Fakultatea, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea), "WhatWENeed" azterlana bultzatzen du, mugikortasun urria duten helduek laguntza produktuen beharra eta erabilera etxean eta komunitatean parte hartzeko aztertzeko.

"WhatWENeed" ikerketarekin ("zer behar dugun") mugikortasun murriztua duten pertsonek benetan zer behar duten jakiteko asmoa dute, batez ere laguntza produktuei dagokienez, kalitatezko eta erabateko parte-hartzea izan dezaten, etxean zein komunitatean. Ikerketa honetan parte hartzea informazio soziodemografikoa biltzen duten galdeketa batzuei erantzutean datza (behin bakarrik). Zeri buruzko galderak?: desgaitasunari buruz; norberaren zaintzarekin, mugikortasunarekin, komunikazioarekin eta etxeko bizitzarekin lotutako eguneroko bizitzako 36 jardueretan parte hartzea/egiteari buruz; laguntza produktuen erabilera eta beharraz; eta bizi kalitateari buruz.


Parte hartu nahi baduzu, HEMEN kontsultatu dezakezu.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika