MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Orioko aparkalekuak erregulatzeko udal ordenantzaren behin betiko onespena.

Orioko aparkalekuak erregulatzeko udal Ordenantza onartu ondoren, elkartuk alegazioak aurkeztu zituen, desgaitasuna duten pertsonen aldeko ekintza positiboko neurriak txertatzeko.

Mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuei dagokienez, errotazio handiko eremuetan, aparkatzeko gehienezko denbora 30 minutukoa izango da. Halaber, Ibilgailu hauek ez dituzte ordainduko bide publiko edo eremu jakinetan aparkatzeko araututako tasak, baldin eta berentzako aparkalekuak libre ez badaude.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak beteta dauden kasuetan, ibilgailu horiek edozein aparkalekutan aparkatzeko aukera izango dute ordaindu gabe, betiere dagokion txartela agerian jarrita eta dagokion tiketa atera eta eremu horri dagokion denbora-muga errespetatuta. Azkenik, arau-hauste larria izango da mugikortasun urria duten pertsonentzat erreserbatutako aparkalekuetan aparkatzea, desgaitasuna duten pertsonentzako Aparkatzeko Europako Txartela izan gabe. Ordenantza HEMEN kontsulta dezakezu.

 

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika