MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Mugikortasuneko Kontseiluan parte hartzea galarazi zaiola salatu du elkartuk

elkartu (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) Donostiako Alkateari zuzendu zaio idatziz, Mugikortasuneko Kontseilu Sektoriala apirilaren 26an Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egin zenean izandako gertakari larrien berri emateko. Bilera horretan, azkenean, erakunde honek ezin izan zuen parte hartu.

Deialdia jaso ondoren, elkartuko  ordezkaria, desgaitasuna duen pertsona eta gurpil-aulkiaren erabiltzailea, bileran parte hartzeko prest agertu zen. Mugikortasun murriztua duten pertsonek plataforma jasotzaile bat erabiliz sartu behar dutenez Osoko Bilkuren Aretora, zeregin horiek egin ohi dituzten langileen bidez erabiltzeko prest agertu zen.

Hala ere, plataforma martxan jartzeko hainbat saiakera egin ondoren, ezinezkoa izan zen bere helburua betetzea; beraz, Federazio honetako ordezkariak ezin izan zuen bilera-gunera sartu, eta udaletxea utzi behar izan zuen, ordezkaritza-lana egin ahal izan gabe.

elkartuk oso larritzat jotzen du sortutako egoera, oinarrizko eskubideak urratzen baititu, bai desgaitasunen bat duen pertsona batena, zeina deitua izan zen bilera bat egiten ari zen gune batean sartzerik gabe geratu baitzen, bai erakundearena berarena, zeinak bere eginkizunen artean baitu Donostiako desgaitasun fisikoa duten pertsonak ordezkatzea eta haiei hitza ematea, mugikortasun-politikak bezalako eremu garrantzitsu batean ere.

Hori dela eta, elkartuk Donostiako Udalari eskatu dio beharrezkoak diren erabakiak eta neurriak har ditzala Osoko Bilkuren Aretoan sarbide segurua, duina, autonomoa, inklusiboa eta irisgarria bermatzera bideratutako jarduerak gauzatzeko; izan ere, gune hori hiriko alderdi funtsezkoenak aztertzeko, eztabaidatzeko eta erabakitzeko ohiko gunea da, pertsona guztien eskubideak eta aukera-berdintasuna bermatzeko.

Era berean, jakinarazi zaio Udalari, aipatutako erabakiak eta neurriak hartzen ez diren bitartean,  elkartuk ez duela parte hartuko Osoko Bilkuren Aretoan deitzen diren bilera, ekitaldi edo jardunaldietan; izan ere, gune horrek, saihestu dezaketenen onespenarekin, baztertu egiten ditu desgaitasun fisikoa duten pertsonak, eta desberdintasuna sortzen du Donostiako herritarren artean.

 

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika