MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Mendekotasun sisteman kalitatea bermatzeko irizpideen aldaketa

COVID-19aren pandemia egoeraren aurrean eta premiazko arrazoiengatik eta aldi baterako, 2008ko azaroak 27ko akordioa aldatzea adostu da, Mendekotasunaren Autonomia eta Arretarako Sistemaren zentro eta zerbitzuen kalitatea bermatzeko ohiko irizpideen akreditazioari buruzkoa, zehaztapen hauetan:

Egiaztatzen denean ez dagoela, kokatutako zonaldean, lan eskatzailerik beharrezko titulu espezifikoekin, bai gizarte zentro edo erakundean eta baita laguntza pertsonaleko zerbitzua  edo etxez etxeko laguntza egiten den lekuan, zeregin hauek egin ahal izango dituzte edozein kasurako eskatzen den titulazioa duten pertsonek.

Lan eskatzailerik ez balego lehenago adierazitako titulazioarekin, zeregin hauek egin ahalko dituzte, titulazioa eduki ez arren, batez ere, mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza eta arretan esperientzia dutenek, zerbitzua eskaintzen duten entitateek bermatu behar dutelarik ikuskapena eta formakuntza praktikoa lanpostuan beren lanbide gaitasunak hobetzeko.

Salbuepenezko erregimen hau indarrean egongo da argitaratu eta hiru hilabeteko hasierako epean, Lurralde Kontseiluaren akordio berri baten bidez luzatu daitekeelarik hurrengo hiru hilabeteko edo gutxiagoko denboraldian, osasun egoeraren bilakaeraren antolatze eta laguntza beharren arabera. Gizarte zerbitzuetan eskumena duten Administrazio publikoei dagokie interpretaziozko ebazpenak, xedapenak eta aginduak ematea, bere kasuan, aldi baterako salbuepenezko erregimen hau ezartzeko beharrezkoak direnak”.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika