MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Kultura inklusiboaren bidean. Guztientzako museoak

Kultura inklusiboaren bidean. Guztientzako museoak

elkartu-k (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) eta K6 Gestión Cultural-ek, museoetan irisgarritasun unibertsal baldintzak sustatu eta kultura alorrean aukera berdintasuna bermatzea helburu duen “Kultura inklusiboaren bidean. Guztientzako museoak” Gida argitaratu dute.

Bizitza kulturalera sarbidea izatea eta bertan parte hartzea Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean (1948) eta Nazio Batuen Desgaitasunen bat duten Pertsonen Eskubidei buruzko Nazioarteko Konbentzioan (2006) adierazitako eskubidea da.

Halaber, konpromiso, errespetu eta enpatia kontua da pentsatzea pertsona orok eskubidea duela bere inguruko adierazpen, jarduera, zerbitzu eta espazio kulturalez baldintza berdinetan gozatzeko.

Ildo horretan, museoa, kultur ekosistemaren eragile gisa, pertsona guztien parte hartzera irekitako espazioa bezala kokatzen da, haien gaitasunak edozein direla ere, gizarte-aniztasun izugarri baten interesei erantzuten dien eta horiekin elkarrekintzan ari den espazioa baita.

Gida hau, K6 Kultur Gestioa enpresak eta elkartu-k elkarrekin egindako lanaren emaitza da. Gidak, ikuspegi hau sendotzen du eta kultur eragileei zuzendutako hausnarketa eta akzio tresna gisa sortzen da, kultur jarduera irisgarriagoak eta inklusiboagoak sortzen lagunduz.

Gidak oinarrizko kontzeptu batzuk gogoraarazten ditu (kultura inklusiboa, irisgarritasun unibertsala, pertsona guztientzako diseinua, irisgarritasun katea, irisgarritasunerako piktogramak, etab.), eta abiapuntu gisa, epe luzerako ibilbide-orri bat sortzea gomendatzen du, honela zehaztuta: Irisgarritasun Plana. Irisgarritasun Plana, museoko eraikinean, zerbitzuetan eta programetan dauden oztopo fisiko, sentsorial eta kognitiboak ezabatzen joateko. Halaber, irisgarritasun mailan hartu beharreko neurriak dira Gomendio moduan desgaitasun mota desberdinak kontuan hartuta.

Gida elkartu-ren webgunean aurkitu eta deskargatu daiteke.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika