MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Jabetza Horizontaleko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Gidaliburua argitaratu dugu

Jabetza Horizontaleko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Gidaliburua argitaratu dugu

«Irisgarritasun unibertsalari eta jabetza horizontalari buruzko gidaliburua» egin eta argitaratu du Elkartean-ek, desgaitasuna duten pertsona guztiek beren eskubideak ezagutu ditzaten jabetza horizontalaren eremuan irisgarritasun-premiarik izanez gero (adibidez, igogailu bat jartzeko, arrapala bat jartzeko, atarirako sarbidea zero kotara jaisteko, etab.), bai eta dagokion auzotarren erkidegoan gai horiei heltzeko bideak ere, edo, hala badagokio, bide judizialetik erreklamatzeko.

Izan ere, eremu horretan zalantzak, zailtasunak edo gatazkak sortzen dira auzotarren artean erabakiak hartzeko moduari buruz, zer eska daitekeen, zer lege-betebehar dauden, jabetza partekatu baten elementu komunetan irisgarritasunerako edozein obra edo berrikuntza egiteko moduari buruz: ate nagusia, sarrera, eskailerak, eskailerapea, eskailburuak, igogailuak, teilatuak, fatxadak, lorategiak edo barruko eremuak, etab.

Gidaliburu honen bidez, kontzeptu horiek guztiak argitu nahi dira, eta gai horiei buruzko argitasuna eman nahi da, tresna erabilgarria baita xede dituen pertsona hauentzat:

  • Desgaitasuna duten pertsonak.
  • Desgaitasuna duten pertsonei laguntza edo orientazioa ematen dieten erakundeak eta zerbitzuak: Hirugarren Sektore Soziala, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, etab.
  • Auzotarren erkidegoak
  • Finken edo jabeen erkidegoen kudeaketan eta administrazioan zerbitzuak ematen dituzten erakundeak edo pertsonak.
  • Gai horiekin lotutako prozeduretan esku-hartzen duten epaileak, fiskalak eta abokatuak.
  • Irisgarritasun unibertsaleko baldintzak eta etxebizitza duin, egoki eta irisgarria izateko eskubidea bermatzeko betebeharra duten erakundeak (udaletako, aldundietako edo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Eraikuntza edo Hirigintza arloak edo sailak).

 

Gidaliburu hau lagungarria izatea espero dugu, halaber, Elkartean-ek aldarrikatzen duen etxebizitza eta eraikinetako irisgarritasun unibertsalean aurrera egiteko, ezinbesteko baldintza baita modu independentean bizitzeko eta bizitzaren alderdi guztietan bete-betean parte hartzeko.

Gidaliburua Elkartean-en webgunean (www.elkartean.org) zintzilikatuko dago deskargatzeko eta kontsultatzeko moduan, baita lurralde elkarte ezberdinetan ere: Eginez, Araban (www.eginez.org); elkartu, Gipuzkoan (www.elkartu.org); eta Fekoor, Bizkaian (www.fekoor.com). 

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika