K6 Gestión Cultural eta elkartu-k, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren lankidetzarekin, Euskadiko Museoen irisgarritasun baldintzen diagnostiko bat burutu dute.
Hautatutako Euskadiko museoen irisgarritasun-egoera ezagutzeko eta, aldi berean, pertsona guztiek kultura-bizitzan parte hartzea ziurtatzeko oraindik dauden erronkak antzemateko tresna bat da. Hortaz, helburuak hurrengoak izan dira:
Txostenak ondorioztatzen du “gaur egun, museoaren erabateko irisgarritasuna zain dagoen erronka dela. Ez museoak, ez instalazioak, ez zerbitzuak, ez programak ez dira irisgarriak pertsona guztientzat. Gaur egun oraindik gainditzeko dauden oztopo fisikoak daude eta gainontzeko irisgarritasun beharretara ikuspegia zabaldu ahala erronkak handitzen dira”.
Txostena, baita ondorioak eta planteatzen diren gomendioak, HEMEN kontsultatu dezakezu.