MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Ikastetxeetan obrak egiteko laguntzak

Hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko deialdia iragarru du Hezkuntza Sailak.

Besteak beste, ondorengo obra hauek jaso ahal izango dute finantzaketa: Irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legea betetzea helburu dutenak, eta baita martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa aldatzen duen otsailaren 19ko 173/2010 Errege Dekretua betetzea ere, desgaitasunen bat duten pertsonen irisgarritasunari eta ez-diskriminazioari dagokionez.

Dirulaguntzetarako, sei milioi (6.000.000,00) euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan 2020ko ekitaldirako horretarako ezarrita dagoen aurrekontuen partidatik. Hezkuntza Sailak balorazio-batzordeak onartutako aurrekontuaren % 60 ordainduko du, eta eskaera bakoitzeko ematen den zenbatekoa ezingo da 360.000 euro baino handiagoa izan.

Deialdi honen onuradun izango dira hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxeak dauden udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko proposamenak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalak eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeak.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika