MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Igogailuak jartzeko eta ordezteko obrak egiteko dirulaguntza deia

Eibarko Udalak 2020. urtean igogailuak jartzeko eta ordezteko obrak egiteko eta fatxadak berriztatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratu du.

Igogailuak jartzeko obrei dagokionez, lagunduko dira eskaera egiten den urtean bertan edo aurreko urtean amaitutako obrak eta jarduerak. Hona hemen: bizitegi-eraikinen barruan edo eraikinetara iritsi ahal izateko kanpoko aldetik igogailuak ipintzea edo igogailu zaharrak kendu eta berriak ipintzea; igogailu berria ipini eta 0 kotaraino jaisteko obra zibila egitea; modernizazioak; pegoraraino eta pegoraren eta igogailuaren artean dagoen desnibela gainditzeko, arrapalak, plataforma jasotzaileak, elementuren bat edo beste obraren bat egitea.

Dirulaguntza eskatu dezakete Eraikinen jabe diren jabe-erkidegoek edo pertsona fisikoek edo juridikoek, baldin eta eskatutako baldintzak betetzen badituzte. Dirulaguntzak eskuratzeko eskaerak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 20ra artekoa izango da (egun hori barne). Informazio gehiago, GAOn kontsultatu daiteke.

Halaber, Eibarko Udalak kalean edo bide publikoan dauden auzo-igogailuak mantentzeko eta zaintzeko 2019an egindako gastuetarako dirulaguntzak emateko deia argitaratu du.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika