MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Igogailuak instalatzeko dirulaguntzen deialdia Usurbilen

Usurbilgo Udalak norbanakoek bere etxebizitzan igogailuak instalatzeko 2021. urteko dirulaguntza oinarriak onartzea erabaki du.

Deialdi honen xedea igogailuak instalatzeko dirulaguntzak jaso ahal izateko Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea da, beti ere aurretik udal dirulaguntzarik kontzeptu honengatik jaso ez badute.

Dirulaguntza hauen subjektu onuradunak honako hauek izan daitezke: Usurbilen bi solairu edo gehiago izan eta nagusiki etxe bizitzarako erabil tzen diren eraikinetan igogailua jar tzen duten titularrak dira. Ezin izango dute dirulaguntzarik jaso igogailua aldatzen dutenak, ezta, oro har, promotoreek beraiek edo kontratistek eraikuntza berriko eraikinetan igogailua jartzeko jarduerak.

Baldintzak:

  • Etxebizitzaren jabe izatea.
  • Usurbilen, igogailua jarri nahi den etxean gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin erroldatua egotea eta bertan bizitzea.
  • Udalerri berean igogailua duen bigarren etxebizitzaren jabe ez izatea.
  • Igogailua jartzeko obra amaitua izatea eta igogailua martxan jartzeko Usurbilgo Udalak emandako lehen erabilera baimenaren ziurtagiria izatea oinarri hauek argitaratu aurreko urtean.


Aintzat hartuko diren eskaerak: 2020an igogailua martxan jartzeko Usurbilgo Udalak emandako obra amaiera ziurtagiria jaso dutenak izango dira.

Eskariak, dirulaguntza deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta 20 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, biharamunetik konta tzen hasita.


Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika