MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Familientzako laguntzen arloko neurri zehatzak Covid-19aren inpaktu ekonomikoari erantzuteko

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak familiei laguntzeko berariaz hartu beharreko neurriak arautzea xedea duen Agindua argitaratu da, premiaz erantzun ahal izateko Covid-19 koronabirusak familien ekonomian izan duen inpaktu ekonomikoari, haren hedapenak eragin duen osasun-krisia borrokatze eta kudeatze aldera, eta hura komunitatean transmititu ez dadin, hartutako jarduketen eta neurrien ondorioz.

Hain zuzen ere, familia eta lana uztartzeko laguntzen laguntza osagarriak arautzen dira, salbuespen moduan eta aldi baterako erantzun nahi baitzaio lanaldia egokitzeak edo aldatzeak familiei ekarri dien diru-sarreren galerari, baldin eta egokitze edo aldatze hori izan bada seme-alabei (duten adinagatik), besteren mendeko pertsonei edo Covid-19 koronabirusak erasan dien gaixoei (kutsatuak edo isolatuak) lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko.

Honako egoera hauetako batean dauden langileei emango zaie dirulaguntza, 14 urtez beherako seme-alabei (% 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten 18 urte artekoak), besteren mendeko pertsonei edo Covid-19 koronabirusak erasan dien gaixoei (kutsatuak edo isolatuak), arreta emateko eta zaintzeko betebeharrak zuzenean eta modu pertsonalean beren gain har ditzaten:


  • Lan-eszedentzia.
  • Lanaldiaren murrizketa, % 33koa edo handiagoa.

 

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak aplikatuko zaizkie 2020ko martxoaren 9tik aurrera hartutako lan-eszedentziei eta -murrizketei, alarma-egoera amaitu artekoei.

Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da eta, hori kalkulatzeko, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea, Familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak edo haren ordezko arauak haiei esleitzen dien irismenarekin.

Laguntza-eskabideak aurkezteko epea urtebetekoa izango da, alarma-egoera amaitu eta biharamunetik hasita.

Laguntzaren argibide gehiago HEMEN ezagutu ditzazkezu.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika