MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Europako Mugikortasunaren astea eta “Jar zaitez nire lekuan” jarduera

Europako Mugikortasunaren astea eta “Jar zaitez nire lekuan” jarduera

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta, irailaren 17an eta 18an elkartuk, beste entitate batzuekin batera, Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuak antolaturiko “Jar zairtez nire lekuan” jardueran hartuko du parte.

Jar zaitez nire lekuan” izeneko jarduerarekin asmoa da erabiltzaileak egoera jakin batzuetan jartzea, hainbat elementuren bitartez, esaterako ikusmenaren mugapen gradu desberdinak simulatzen dituzten betaurrekoen bitartez edo mugikortasunerako laguntza teknikoekin. Itsu-zakurren erakustaldia ere egingo da bertan. Era berean, aurreikusita dago udalaren teknikariekin saio bat egitea. Informazio gehiagorako, Donostiako Mugikortasun Departamentuan kontsultatu dezakezu.

Mugikortasun murriztua duten pertsonek autubusak aukera berdintasunean erabiltzeko bermatu behar diren neurriak azalduko ditu elkartuk. Autobusen erabiltzaile diren desgaitasuna duten pertsonak animatzen ditugu irailak 17 eta 18an, 10:00tatik 14:00 bitartean egingo den jarduera honetara gerturatzea, herritarrekin eta udalaren teknikariekin garraio publikoan irisgarritasun unibertsala bermatzeko beharra partekatzeko. BERTAN ESPERO ZAITUGU!

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika