MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Etxebizitzen irisgarritasunerako laguntza berriak

Eusko Jaurlaritzak etxebizitzetan eta eraikinetan birgaitzeko, irisgarritasunerako eta energia-efizientziarako lanak egiteko laguntzen agindu berria onartu du. Hauek dira berritasun nagusiak:

  • Laguntza publikoen zenbatekoa handitzen da, eta diru-sarreren mugak murrizten dira, pertsona gehiagorengana iristeko.
  • Irisgarritasuna sustatzeko diru-laguntzen lerro berezi berri bat sartu da, 65 urtetik gorako pertsonentzako eta/edo desgaitasuna duten pertsonentzako eta urtean 12.000 eurorainoko diru-sarrera haztatuak dituzten bizikidetza-unitateentzako.
  • Obren kostuaren % 100 ordaintzeko maileguak eskuratzeko aukera ezartzen da, eta edozein unetan eskuratu ahal izango dira, jarduketa onartzeko administrazio-ebazpena jakinarazten denetik aurrera.
  • Jabeen erkidegoek ere maileguak eska ditzakete elementu komunetan birgaitze edo irisgarritasun-obrak egiteko (jabetza horizontalean).

 Zehaztasun gehiago ezagutzeko, edo desgaitasunaren inguruko berri gehiago irakurtzeko, Elkartean-ek (Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea) argitaratutako Elkarte aldizkariaren azken zenbakia kontsulta dezakezu.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika