MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Etxebizitza, irisgarritasuna eta bizitza independentea

Etxebizitza, irisgarritasuna eta bizitza independentea

elkartuk parte hartzeko prozesu berri bat dinamizatu eta Desgaitasuna duten pertsonak eta etxebizitza izeneko eta izaera dibulgatiboa duen txostena argitaratu berri du. Bertan, 2021 urtean zehar dinamizatu zen parte hartze prozesua jasotzen da eta, besteak beste, irisgarritasunaren ikuspegitik etxebizitzek dituzten gabeziei irtenbidea emateko neurriak hartzeko beharra aldarrikatzen da.

Parte hartzeko prozesuarekin, elkartuk bost helburu lortzeko saiakera egin du: etxebizitzek irisgarritasunaren ikuspegitik dituzten gabeziak azaleratzea eta desgaitasun fisikoa duten pertsonen eskutik proposamenak eta ideiak jasotzea; desgaitasuna duten pertsonentzako etxebizitza duin, egoki eta irisgarriak diseinatzeko jarduketa-proposamenak biltzea; desgaitasuna duten pertsonek beren eskaerak, salaketak eta proposamenak planteatu ahal izateko espazioak eta aukerak sortzea; desgaitasuna duten pertsonen parte-hartzearen bidez Federazioak ordezkari eta eragile gisa egiten duen lanean sakontzea eta, azkenik, aurrez aurrekoak izan ohi ziren parte hartzeko moduetan alternatibak bultzatzea.

Parte hartzeko prozesuan desgaitasun fisikoa duten 65 pertsonek parte-hartu dute. Prozesua lau fasetan garatu da: diseinua, proiektuaren oinarri teorikoak eta metodologikoak finkatzeko; on-line galdetegia, desgaitasuna duten pertsonen hausnarketak eta ekarpenak jasotzeko; parte hartzeko tailerra, aurreko fasean jasotako informazioa sakontzeko eta, azkenik, izaera dibulgatiboa duen txostenaren erredakzioa eta zabalkundea.

Parte hartze prozesuarekin desgaitasuna duten pertsonek, gizarte irisgarriago eta inklusiboago baten esparruan, modu independentean bizitzeko duten eskubidea gauzatzeko etxebizitzek bete behar dituzten baldintzak aztertu nahi izan dira. Prozesuari esker, elkartuk berresten du “etxebizitzetako gelen irisgarritasun-baldintzetan gabezia larriak daudela oraindik eta etxebizitza duin, egoki eta irisgarri bat edukitzeko eskubidea bermatzeko zailtasunak daudela”.

Beraz, ezinbestean, etxebizitzen irisgarritasun unibertsala bermatzeko neurri politiko, legal eta teknikoak bultzatu beharraren garrantzia nabarmendu da, “desgaitasuna duten pertsonek beren autonomia pertsonala bermatuta izan dezaten, eta, era berean, bizitza independenteko proiektuak ahalbidetu daitezen”.

Horretarako, zenbait neurri zehatza proposatu dira. “Bereziki garrantzitsua da etxebizitzaren diseinuaren arloan berrikuntzari bultzada kualitatiboa ematea, desgaitasuna duten pertsonen premia indibidualei erantzun egokiak eta pertsonalizatuak ematea edota etxebizitza-politiketan desgaitasuna duten pertsonen premiak aintzat hartzeko aurrerapausoak ematea”.

Txosten dibulgatiboa HEMEN aurkitzen da eskuragarri.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika