MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

EPE Euskadiko Administrazio Orokorra. Desgaitasuna duten pertsonentzako plazak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu berezi eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuen deialdiak atera dira.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 24an hasi da, eta ekainaren 22ra arte egongo da zabalik. Enplegua finkatzeko prozesu bereziak oposizio-lehiaketa bidez egingo dira, eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak, berriz, lehiaketa bidez. Zortzi deialdi daude eta guztietan desgaitasuna duten pertsonentzako plazak gordetzen dira.


Ondoren, deialdi bakoitzari buruzko xehetasun gehiago ematen dira:


Enplegua finkatzeko prozesu berezia:

  • Laguntzako Langileen Talde Profesionaleko 101 plaza, txanda irekian (sarbide orokorra -96 plaza-, eta desgaitasunen bat dutenentzat gordetako kupoa -5 plaza-).
  • Administrari Laguntzaileen Eskalako 341 plaza, txanda irekian (sarbide orokorra -220 plaza- eta desgaitasun bat dutenentzat gordetako kupoa -11 plaza-), eta barne-sustapenean (sarbide orokorra  -105 plaza- eta desgaitasun bat dutenentzat gordetako kupoa  -5 plaza-).
  • Administrarien Eskalako 218 plaza, txanda irekian (sarbide orokorra -151 plaza- eta desgaitasun bat dutenentzat gordetako kupoa -7 plaza-), eta barne-sustapenean (sarbide orokorra -57 plaza- eta desgaitasun bat dutenentzat gordetako kupoa -3 plaza-).
  • Erizaintzako Eskalako 16 plaza, txanda irekian (sarbide orokorra -15 plaza- eta desgaitasun bat dutenentzat gordetako kupoa -plaza 1-).

 

Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua:

  • Laguntzako Langileen Talde Profesionaleko 129 plaza, txanda irekian (sarbide orokorra -123 plaza- eta desgaitasun bat dutenentzat gordetako kupoa -6 plaza-).
  • Administrari Laguntzaileen Eskalako 336 plaza, txanda irekian (sarbide orokorra -320 plaza- eta desgaitasun bat dutenentzat gordetako kupoa -16 plaza-).
  • Administrarien Eskalako 107 plaza, txanda irekian (sarbide orokorra -102 plaza- eta desgaitasun bat dutenentzat gordetako kupoa  -5 plaza-).
  • Erizaintzako Eskalako 24 plaza, txanda irekian (sarbide orokorra -23 plaza- eta desgaitasun bat dutenentzat gordetako kupoa  -plaza 1-).


Hautapen prozesua gainditu eta lanposturik lortzen ez dutenen artean ordezkapen zerrenda bat osatuko da, lanpostu hutsak betetzeko edo aldi baterako beharrak betetzeko


Informazio gehiago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/y22-bo..

 



Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika