ELKARTEANek (EAEko Gutxitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Konfederazio Koordinatzailea) desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatu, defendatu eta horien aldarrikapen-ekintzak burutzen dituen plataformak, azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela-eta, eskatu nahi du, edozein formatako indarkeria jasaten duten desgaitasuna duten emakume eta neskato guztiei, indarkeria horiek ekidin eta desagerrarazteko beharrezkoak diren bitarteko, baldintza, egokitzapen, baliabide eta laguntza guztiak ematea, eta baita kaltea konpondu ahal izateko eta bizitza oso eta independentea berregiteko beharrezkoak diren bitarteko, baldintza, egokitzapen, baliabide eta laguntza ere, estigmatizatu gabe eta beraien eskubide bat bera ere kendu gabe.
Desgaitasuna duten emakume eta neskatoengan hainbat nortasun sozial gainjarri elkartzen direnez eta elkarri eragiten diotenez, ahultasun-faktore sozial zein pertsonal ugariri aurre egin behar izaten diete, era askotako diskriminazio-motak eragiten dituztenak, zapalketa, menperatzea edo diskriminazioa sortzen duten hainbat sistemaren elkartzen baitira (desgaitasuna, emakumea, sexu-orientazioa, jaioterria, hizkuntza, kultura, gizarte-bazterketa, etab.). Beraz, beste faktore batzuen artean: bere buruaren hautemate negatiboa, biktima-kontzientziarik eza, bere buruarekiko indarkeria-egoerak identifikatzeko eta horiek salatzeko ahalduntze eskasa, mugak autonomia pertsonalean, informazio falta, menpekotasun-egoerak (fisikoa, emozionala eta ekonomikoa). Hori guztia, oraindik ere patriarkatuaren berezko rolek, eta baita desgaitasunarekiko aurreiritziak eta diskriminazioak ere, bere horretan irauten duten testuinguruan.
Errealitate honek desgaitasuna duten emakumeak eta neskatoak indarkeria jasateko arrisku handiko egoeran kokatzen ditu, edozein motatako indarkeria, bai aktiboa (tratu txar fisikoak, tratu txar emozionalak, abusu sexuala, ekonomikoa...) zein pasiboa (edozein abusu mota, abandonua, edo sexualitatea edo eskubideak ukatzea) eta instituzionala (egoitza-baliabideetan gertatzen dena), era berean, bere inguruan mota askotako erasotzaile potentzialen esku utziz (bikotekidea, seme-alabak, gurasoak, senideak, zaintzaileak) hainbat tokitan (etxean, erakundeetan, zentroetan, zerbitzuetan...).
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egun honetan, ELKARTEANek, gure gizarteko gaitza den indarkeria eta diskriminazioaren aurka Emakumeen Elkarteek eta Desgaitasuna duten Pertsonen Elkarteek egindako aldarrikapenekin bat egiteaz gain, tratu txarren ondorioz sortarazitako desgaitasuna duten emakumeen errealitatea ikustarazi nahi dugu bereiziki. Errealitate hau plazaratzeko beharrezkoa da egoera honi buruzko datuak ezagutzea, ez bait dira existitzen.
Tratu txarren ondorioz desgaitasuna paraitu duten emakumeei indarkeririk gabeko bizitza bat eskeini eta erasotzailletik askatu ahal izateko beharrezkoak diren errekurtsoak jarri behar dira martxan.
Emakume hauek beraien bizitza berreskuratu ahal izateko, aldarrikatzen dugu: